[itzul] Arestiren bertsoak

ijurko ijurko a bildua armiarma.com
Ost, Urr 15, 13:19:08, CEST 2008


egun on:

esango nuke Michel Labegeriek musikatu zituela bertsook eta baita grabatu
ere. Ostera, Oskorrik ere grabatu zuen kantua. Argitaratu, bizi zelarik ez
zituen inon argitaratu. 1986an Susak argitaratutako "Arestiren literatur
lanak" bildumaren 5. liburukian, "Poesia argitaragabea. Azken poesia"
izenekoan, ageri dira, "Kantatzekoak" atalaren barruan. Hona bertsook,
badaezpada lagungarri bazaizkizu:


ASTOARENA

Kristau prestu bat bailitzan
asto bat dago elizan.

Hantxe da abiatu
deboten ganantza
eta beste bat dela
ematen du antza,
baina haren otoitzak
dirudi burlantza,
pater nosterrik gabe
egin du arrantza.

Korura igan eta
han daude kantari
apezpiku jaunaren
hogei zerbitzari,
pena eman diote
gure astoari
ez baitaki latinez
gaixo pekatari.

Apaiza sermolari
dago kulpitoan
hainbeste garraisia
hasnasa ituan,
gure astoarekin
sartu da pleituan
eta honen arrantzak
isiltzen zituan.

Elizan du sufritu
momentu larririk,
arrantzarik gabeko
lastimagarririk,
kristauak belauniko
lurrean jarririk,
inork ez du ikusi
haren belarririk.

Buztana altza eta
korotik erori,
bertan akabatzen da
ez delako txori,
zerura jotzen eta
aita San Pedrori,
ze moduz gustatuko
asto nabar hori?

Aita San Pedrok dio:
ai zer pazientzi!
Zeruetan astorik
ez nuen lizentzi,
baina sarrera honi
nola galerazi,
kabrestuan dakazki
hamar induljentzi!


> -----Mensaje original-----
> De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
> nombre de Jon Aurre
> Enviado el: miercoles, 15 de octubre de 2008 12:48
> Para: 'ItzuL'
> Asunto: [itzul] Arestiren bertsoak
>
>
> Egun on:
> Inork ba al daki noiz et non argitaratu zituen Gabriel Arestik
> "Kristau bat bailitzan asto bat dago elizan" bertso famatuak?
>
> Eskerrik asko
>
> Jon




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago