[itzul] Arestiren bertsoak
Juan Garzia Garmendia
juangarzia a bildua gmail.com
Ast, Urr 16, 12:05:26, CEST 2008
Neu ote naiz zaharrena jada hemen?
Gogoan baitut Natxo de Feliperen lehen grabazioetan "Euskaldun fededun
gisan" ageri zela, gero autozentsuratu baitzuen Oskorrik. Nik ez dut aurkitu
Interneten bertsio zaharraren arrastorik, baina ez dut uste oroimenak huts
egiten didanik horretan.
Estimatuko nuke beste norbaitek baietsiko balit, garai hura bizi izan zuenik
bizi bada oraindik.
Beharbada, kanturako propio egingo zuen letra hori Arestik, eta ez da egongo
bildurik haren idatzietan.
2008/10/15 Jon Aurre <jonaurre a bildua euskalnet.net>
> Egun on:
> Inork ba al daki noiz et non argitaratu zituen Gabriel Arestik "Kristau bat
> bailitzan asto bat dago elizan" bertso famatuak?
>
> Eskerrik asko
>
> Jon
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago