[itzul] Arestiren bertsoak

Juan Garzia Garmendia juangarzia a bildua gmail.com
Or, Urr 17, 11:51:59, CEST 2008


Nik zehazki gogoan dudana kasete bat da (zer ez nuke emango
berreskuratzeagatik, sasoia ez bada kasete kuttuna bederen!), ikasle-garaian
ia gastatu genuena hainbeste aldiz entzunda.

Oso grabazio ona zen, zentzu guztietan, eta luzea; han zeuden jada gero
Oskorriren diskoetan zabalduko ziren kanta bikainenetariko asko. Eta, ustez,
bidean galdutakoren bat ere bai: "Erranen dut borondatez / zergatik hil zen
Sokrates..."

Belarriak itxita ere entzun ditzaket oraindik kantok (oraintsu arte, osorik
kanta nitzakeen buruz asko), eta, niretzat, haiek dira, neure neuronetan
grabatuak, jatorrizko bertsioak, desbatuak desbatu: "Kristok esan zeutan
baldin / zaflada bat ematen bazeutaten masela batetan.."

Kasetea klandestinoa zen frankismoaro hartan (eta Natxo-eta hamaika komeria
pasatuak dira noski, "gora Lapurdi"ka disimulatu beharrez).

Gero, berriz, demokraziaroan, badirudi bestelako zentsura etorri zaigula,
geure baitakoa. Eta badirudi kantariak berak ere ez daukala jada garbi
historia gogoan.

Sic transit(io).

2008/10/17 Laxaro Azkune <laxaro a bildua gmail.com>

> Neuri ere ezagunago egin zait Juanen "Euskaldun fededun gisan", "Kristau
> prestu bat bailitzan" baino. Gure gazte denboran horrela kantatzen genuela
> uste dut.
> Laxaro
>
> 2008/10/16 EGUILUZ UGARRIZA, Jose Ramon <jose.ramon.eguiluz a bildua bizkaia.net>
>
> > Oskorriko Natxo de Feliperi galdetuta, berak emandako erantzuna:
> > 1971ko uztailaren 31n kantatu zituzten Gabriel Arestiren bertso horiek
> > estrainakoz jendaurrean, non eta toki bitan. Egun horretan Oskorrik bi
> > ekitaldi eman zituen, lehenengoa Bilboko Bolueta auzoko "Cine Bolueta"n
> > eta ondoren Laudioko (Araba)Areta auzoan.
> > Ez ahaztu Oskorrik kantatutako Gabriel Arestiren bertso horien izenburua
> > "Astoarena" dela, baina aurretik Mixel La<begerrirena zegoen "Balaan
> > astoa" izenburukoa.
> >
> > Mixel Labegeriren "Balaan astoa" kantaren letra:
> > Astoa Balaan
> > Gure astoa Balaan
> > Izan zerauku elizan.
> >
> > Asto koxkor bat zela debozionetan
> > Sartu zen elizako koro barne hetan
> > Eta ihanka lotu bere otoitzetan,
> > Aldereko buketak ausikiz artetan.
> >
> > Utzirik lo kuluxka ta kofesionala,
> > Jaun ertorak hartu du kurutze makila,
> > Eta hartaz zanpatuz debrutarat zoala
> > Elizatik aizatu oi, gure kabala.
> >
> > Zergatik ez den aizu elizan astorik
> > Pentsaketan ari da Balaan geroztik,
> > Orhoit baita asto bat beretter izanik
> > Lehen eguberria gertatu zelarik!
> > (Letra eta musika: Mixel Labegerie)
> >
> >
> > Eta Gabriel Arestirena, gero Oskorrik jendaurrean hainbat aldiz
> > kantatua, eta Mixel Labegereiren aurreko horretan oinarrituta:
> > Astoarena
> > Kristau prestu bat bailitzan
> > asto bat dago elizan.
> >  Hantxe da abiatu
> > debotenganantza
> > eta beste bat dela
> > ematen du antza
> > baina haren otoitza
> > dirudi burlantza
> > pater nosterrik gabe
> > egin du arrantza.
> > Kristau prestu bat bailitzan
> > asto bat dago elizan.
> > Korura igon eta
> > han daude kantari
> > apezpiku jaunaren
> > hogei zerbitzari
> > pena ematen diote
> > gure astoari
> > ez baitaki latinez
> > gaixo pekatari.
> > Kristau prestu bat bailitzan
> > asto bat dago elizan.
> > Apaiza semoilari
> > dago pulpituan
> > hainbeste garraxia
> > arnasa itoan
> > gure astoarekin
> > sartu da pleituan
> > eta honen arrantzak
> > ixiltzen zituan.
> > Kristau prestu bat bailitzan
> > asto bat dago elizan.
> > Elizan du sufritu
> > momentu larririk
> > arrantzarik gabeko
> > lastimagarririk
> > kristau belauniko
> > lurrean jarririk
> > inork ez du ikusi
> > haren belarririk.
> > Kristau prestu bat bailitzan
> > asto bat dago elizan.
> > Buztana altua eta
> > korotik erori
> > bertan akabatzen da
> > ez delako txori
> > zerura jotzen eta
> > aita San Pedrori
> > zer moduz gustatuko
> > asto nabar hori.
> > Kristau prestu bat bailitzan
> > asto bat dago elizan.
> > Aita San Pedrok dio
> > ai zer patzientzi
> > zeruan astorik
> > ez zuen lizentzi
> > baina sarrera onik
> > nola galerazi
> > kabestroan dakarzki
> > hamar indulgentzi.
> > Kristau prestu bat bailitzan
> > asto bat dago elizan.
> > (Hitzak: Gabriel Aresti
> > Doinua: Laberguerie / Oskorri)
> >
> > Bestetik Juan Garziak aipatutako "Euskaldun fededun gisan" delako
> > bertsioa, gero autozentsuratua edo izan zena dela eta, Natxok dio bai,
> > ez zaiola arrotz gertatzen izenburu hori, baina seguruen lagunen arteko
> > giroan edo kantatuko omen zuten bertsio hori, baina ez duela uste inoiz
> > grabatu zutenik.
> >
> > Ea Natxo de Felipek emandatu datu hauek eztabaida argitzen laguntzen
> > duten!
> > Joserra Egiluz (berez itzultzailea, baina baita musikazalea ere)
> >
> >
> >
> >
> >
> > -----Mensaje original-----
> > De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En
> > nombre de Jon Aurre
> > Enviado el: jueves, 16 de octubre de 2008 13:05
> > Para: ItzuL
> > Asunto: Re: [itzul] Arestiren bertsoak
> >
> > Neu ere garai hura bizitakoa naiz, baina, ez dakit ba, garunak urtzen
> > hasita edo... Hala ere, pozten naiz beste batzuenak oraindik guri-guri
> > daudela jakinda, Internet baino gehiago direla ikusita.
> >
> > Nire jakin mina asebete duzue. Eskerrik asko guztioi!
> >
> > Jon
> >
> >
> >
> > ----- Jatorrizko mezua -----
> > Nork: huisl108 a bildua ej-gv.es
> > Data: 2008(e)ko Urriak 16(a), Osteguna, 12:34 pm
> > Gaia: Re: [itzul] Arestiren bertsoak
> > Nori: itzul a bildua postaria.com
> >
> > > Bai, Juan, nik ere gogoratzen dut abesti hura.
> > >
> > > ziortza
> > >
> > > -----Jatorrizko mezua-----
> > > Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]
> > > Noren izenean: Juan Garzia Garmendia
> > > Bidaltze-data: jueves, 16 de octubre de 2008 12:05
> > > Nori: ItzuL
> > > Gaia: Re: [itzul] Arestiren bertsoak
> > >
> > > Neu ote naiz zaharrena jada hemen?
> > >
> > > Gogoan baitut Natxo de Feliperen lehen grabazioetan "Euskaldun fededun
> >
> > > gisan" ageri zela, gero autozentsuratu baitzuen Oskorrik. Nik ez dut
> > > aurkitu Interneten bertsio zaharraren arrastorik, baina ez dut uste
> > > oroimenak huts egiten didanik horretan.
> > >
> > > Estimatuko nuke beste norbaitek baietsiko balit, garai hura bizi izan
> > > zuenik bizi bada oraindik.
> > >
> > > Beharbada, kanturako propio egingo zuen letra hori Arestik, eta ez da
> > > egongo bildurik haren idatzietan.
> > >
> > >
> > >
> > >
> > > 2008/10/15 Jon Aurre <jonaurre a bildua euskalnet.net>
> > >
> > > > Egun on:
> > > > Inork ba al daki noiz et non argitaratu zituen Gabriel Arestik
> > > "Kristau bat
> > > > bailitzan asto bat dago elizan" bertso famatuak?
> > > >
> > > > Eskerrik asko
> > > >
> > > > Jon
> > > >
> >
>



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago