[itzul] transkripzio tarifak

Ana Martin Ana a bildua EMUN.com
Ast, Urr 23, 12:02:58, CEST 2008


Lehenengo jakin beharko litzateke zer transkripzio mota den, argi ulertzen den, hitz asko ala gutxi dagoen... Finean, ni horrelakoetan saiatzen naiz aurrekonturik ez egiten, eta horren ordez tarifa ematen dut, eta ezinebestekoa bada gutxi gorabeherako zerbait, baina oso gutxi gorabeherakoa eta ondo azalduta hori ez dela behin betikoa. Ez dut uste 40 minutuko grabazio bat ordu batean egin daitekeenik, egia bada ere ez zaidala inoiz transkripzio hutsa egin beharra egokitu, hau da, itzulpenik gabe. 

Lehengo egunean dentistarenean izan nintzen eta ordu bategatik 80 euro kobratu zidan. 
Eta nik orduko ez nuke 40 euro baino gutxiago kobratuko.

______________________________________________________________________
This email has been scanned by the MessageLabs Email Security System.
For more information please visit http://www.messagelabs.com/email 
______________________________________________________________________


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago