[itzul] Husten / hustutzen

jon-agirre a bildua ej-gv.es jon-agirre a bildua ej-gv.es
As, Ira 9, 13:18:28, CEST 2008


Hiztegi deskriptiboetan 'hoztu' eta 'hotzitu' biak agertzen dira. Baina
hiztegi estandarizatu edo arau-emaileetan 'hoztu' batuaz (eta
euskalkiren batean ere bai, agian) eta 'hotzitu' bizkaieraz (Bizkaitik
kanpoko bizkaiera ere barruan dagoela ulertzeko 'mendebalera' esan behar
ote da? Politikoki, edo administratiboki, zuzena izate aldera...).

(Beste eztabaida bat da, baina ez diot zentzurik aurkitzen 'hotzittu'
idazteari. Inoiz esan izan dut zerbait horretaz. Euskalkira edo
azpieuskalkira edo txokoerara hurbildu nahian egiten da, borondate onez,
baina ahoskerara edo ahozko hizkerara baino ez da hurbiltzen, hizkera
idatzia eta ahozkoa nahastuz. Hurbilketa horretan hasita, 'otzittu'
izango litzateke idazkera egokiagoa.)

Jon




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago