[itzul] Ordenagailua blokeatu
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
Ost, Ira 10, 12:19:46, CEST 2008
> Word artxibo bi bidali dizkidate itzul ditzadan, irudiz eta testuz osatuak,
> eta ordenagailua blokatzen didate ireki eta bizpahiru segundura.
Irudiak guztiz ezinbestekoak ez badira testua itzultzeko, uste dut
biderik onena izan daitekeela:
- OpenOffice-rekin zabaldu; ez baduzu ordenagailuan instalatuta, hemen
har dezakezu: http://eu.openoffice.org/softwarea/jeitsi_buruz.html
- Gorde honela... eginda, gorde Testu soil gisa (.txt)
- Behar izanez gero, Wordfast erabili behar baduzu itzulpena egiteko,
adibidez, zabaldu .txt fitxategia Word-ekin, eta egin itzulpena.
Jakina, azkenean zure bezeroari ez diozu jatorrizko Word dokumentuaren
bikia emango, baizik testua soilik duen fitxategia. Agian, negoziatu
beharko duzu testua eta irudia berak antolatzea, jatorrizko
dokumentuaren gisara.
--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago