[itzul] cabeza de cordada
Edurne
aztiri a bildua futurnet.es
Al, Ira 22, 15:54:01, CEST 2008
Mila esker, horrelako eskalatzaileak hariaren beste aldean edukita lan egitea ez da horren nekeza.
Edurne
Eskaladan, paretan, normalean soka batekin edo birekin igotzen dira
eskalatzaileak, lehenengo bat eta gero, atzetik, bestea. Lehenengo igotzen
denari esaten zaio “Primero/a de cuerda”. Lehenengo igotzea arriskutsuagoa
izan daiteke, eroriz gero metro gehiago egiten dituzulako behera, eta oso
desberdina da soka goitik pasata edo pasa gabe eskalatzea.
“Primero/a de cuerda” hori itzultzeko, irudipena daukat nonbaiten “sokaburu”
irakurri dudala. “Aplicación de las clases” hori izango da teorian edo soka
goitik pasata entseatutakoa gero horman egitea, sokaburu jarrita.
Bere garaian fitxa didaktiko batzuk atera zituzten, entrenatzaile eta
irakasleentzat (hemen:
http://www4.gipuzkoa.net/kirolaeuskaraz/Fichas/naturekintzak.pdf) eta igual
hor aurkituko duzu beste azalpenen bat.
Balioko dizulakoan…
-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren
izenean: Edurne
Bidaltze-data: astelehena, 2008.eko irailak 22 15:15
Nori: ItzuL
Gaia: [itzul] primera de cuerda
Arratsalde on, eskaladako ikastaro bati buruzko testu batekin gabiltza,
eta ba al dakizue zer esan nahi duen "Primera de cuerda" horrek? Nola
itzuliko zenukete?
"Aplicación de las clases escalando de Primera de cuerda"
Eskerrik asko
Edurne
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago