[itzul] Azpitituluak Euskaraz

Luistxo Fernandez LFernandez a bildua codesyntax.com
As, Ira 23, 12:45:07, CEST 2008


Nolabait itzulpengintzarekin (batik bat itzulpengintza amateurrarekin) zerikusia du, eta hona botatzen dut...

Ekimentxo batekin hasi naiz, Azpitituluak Euskaraz webgunea: http://www.manterola.org/azpitituluak

Filmak, ikus-entzunezkoak, jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin ikustearen aldeko aldarri txiki bat, ordenagailuei esker hori nola egin daitekeen azalduz (dokumentazioa wiki batean osatuz joango da), eta, ahal dela, azpitituluen fitxategiak trukatuz. 

Neuk aurtengo udan neure umeentzat itzuli ditudanak jarri ditut. Konprobatua: 10-9 urteko neska mutilak gauza dira filma ingelesez edo japonieraz jarraitzeko, euskarazko azpitituluekin. Beste inork lan hori har ez dezan, hor daude itzulpen horiek. Inork lagundu nahi badu, ondo, eta bestela ere, pozik.

mila esker


Luistxo Fernandez - LFernandez a bildua codesyntax.com 




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago