[itzul] Ilustrísima Diputación General de este. M.N.y L. Señorío de Vizcaya
URCELAY AGUIRRE, Joseba
joseba.urcelay a bildua bizkaia.net
Ast, Ira 25, 11:06:46, CEST 2008
"BIZKAIKO BATZAR NAGUSIAK ETA EUSKARA : 1833-1877. EUSKARAZKO TESTUEN BILDUMA ETA AZTERKETA" argitaratu zuten Bizkaiko Batzar Nagusiek eta Deustuko Unibertsitateko Euskal gaien Institutuak, 2003an.
Batzar Nagusietako aktetan euskaraz jasotako euskarazko testuen bilduma da (gaztelaniazko bertsioarekin batera). Testuotan hauek agertzen dira:
- Vizcaico Diputaciño/Diputaciñoe Generala
- "...nuatsube emotera, zuben Diputaciño General, guztiz argitsubaren icenian, laster amaitutera duazan urte bi oneetan, provincija au gobernetaco artu dituzan neurrijen contuba..."
- "...icusirik emen baturíc Vizcaico Jauntegi edo Señorijo guztiz linargui eta leijala,..."
- "Denpora asko da Vizcaico Señorijo leijal eta nobliac bialduten ez ditubala bere semiac Erregue-ontzijetan servietara..."
Ondo ibili,
Joseba
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de Ziortza Garmendia
Enviado el: miércoles, 24 de septiembre de 2008 16:27
Para: ItzuL
Asunto: [itzul] Ilustrísima Diputación General de este. M.N.y L. Señorío de Vizcaya
1858ko testu bat daukat eta Ilustrísima Diputación General de este. M.N. y L. Señorío de Vizcaya agertzen da bertan (M.N. y L. = muy noble y leal). Inork ba al daki izendapen horrek euskarazko ordainik duen?
Eskerrik asko
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago