[itzul] decrecimiento
Joxe Mari Berasategi
jxmbera a bildua euskalnet.net
Ast, Ira 25, 18:21:02, CEST 2008
Aldian behin-edo moldatzeko, <<hazteari uzte>> edo <<hazkundeari uko egite>>
edo horrelako zerbait erabil liteke.
Termino bila abiatuz gero:
- <<hazte-uzte>> edo <<hazkunde-uko>> modukoek nekez asebeteko dute jendea,
edo??
- Nik aurrizki latino-nazioartekotuen beharra aldarrikatzen dut, horiek gabe
herrenka ibiliko baikara, aurrera begira ere, terminologian; bide
horretatik, zer moduz <<desazkunde>> edo <<desazte>>?
P.D. Ez dakit 'h' behar duen. Hiztegi Batuan <<deshidratatu>> eta
<<deshidratazio>> ageri dira, baina 'hidra...' maileguaren gainean eraikita.
Ezertarako balio badizu...
Joxe Mari Berasategi
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre
de Mendiola Agirre, Aitzol (Educación)
Enviado el: jueves, 25 de septiembre de 2008 9:11
Para: ItzuL
Asunto: [itzul] decrecimiento
Izen horren pean pentsamendu ildo politiko eta ekonomiko bat dago,
gizateriari eragiten dioten ingurumen arazoak konpontzeko ekoizpen
ekonomikoa murriztea proposatzen duena. Serge Latouche ekonomialaria da ildo
horretako pentsalaririk ezagunena.
es. Decrecimiento/ fr. Decroissance/ en. De-growth / de. Wachstumrücknahme/
it Decrescita eman izan da. Euskaraz, nik dakidala, Pello Zubiriak Argian
"Txikiagotze" erabili du.
Proposamenik bai hori euskaratzeko?
Aitzol Mendiola Agirre
Hezkuntza Departamentua / Departamento de Educación
Idazkaritza Tekniko Nagusia / Secretaría General Técnica
Itzulpen Bulegoa / Negociado de Traducción
San Domingo, zk.g. 31001 IRUÑA/PAMPLONA
Tel. 848 426 551
e-mail: amendioa a bildua navarra.es
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago