[itzul] Zorionak itzultzaileok

iibanez a bildua gipuzkoa.net iibanez a bildua gipuzkoa.net
As, Ira 30, 09:44:06, CEST 2008


Gure egunean Anjel Lertxundi idazleak gaurko Berrian gogoan izan gaitu itzultzaileok, beste behin ere, aspalditxotik aipatu eta goraipatu izan baikaitu behin eta berriz bere lehio publikotik, beste inork ez bezala.
 
Mila esker, beraz, berari, eta zorionak itzultzaile guztioi!
 
 
Hitz beste 

Anjel Lertxundi 

############

Emozioen itzultzaile 

Gaur, San Jeronimo, itzultzaileen eguna. Bibliaren Vulgata itzulpena eskuan duela agertzen da beti ikonografia klasikoan. Santuaren atzean, berriz, haitzulo bat, itzultzaile batek bere lanerako behar duen bakardadearen adierazgarri. Santuaren oinetan, ezker-eskuin, asto bat -burugogorkeriaren sinboloa- eta lehoi bat -kuraiarena-. Itzultzaileen asto-lan burugogorrarenak ez du esplikaziorik behar. Kuraiarenak, aldiz, akaso bai: ausardi handia behar da beste hizkuntza batean emandako emozioak sentitzeaz gainera, norbere hizkuntzaren ehundura emozionalera ekartzeko. 

Meryl Streep aktoresak ezin hobeto adierazi du Donostiako Zinemaldian: ĞEzer izatekotan, emozioen itzultzaileak gara gu: itzulpen horixe lortzea da gure loriağ. Pertsonaia batek emozioak nola, halatsu hizkuntza batek ere. 

Emozioen itzultzaile, bada: aktoresak definizio ederra oparitu dio lanbide egoskor, ausart, bakartiari. 

############

 



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago