[itzul] Axun Aierberi omenaldia

Patxi Petrirena patxi a bildua elhuyar.com
Ost, Api 1, 12:38:52, CEST 2009


2tzulen ere omenalditxoa egin nahi dio EIZIEk Axun Aierberi: "Aditz 
ez-ergatibo eta ez-akusatiboez".

http://www.eizie.org/2tzul/

(Sarrera)/

Axun Aierbe <http://www.eizie.org/News/1208259026> itzultzaile eta 
irakasle zenari omenaldia <http://www.eizie.org/fr/News/1238504817> 
egingo diote gaur, 2009ko apirilak 1, Euskal Herriko Unibertsitatearen 
Gasteizko campuseko Letren Fakultatean 
<http://www.letrak.ehu.es/p245-content/eu/contenidos/informacion/indice_fgh/eu_indice/docencia_ti.html>. 
Guk ere gure omenaldi xumea egiteko, ItzuL 
<http://www.eizie.org/Tresnak/Itzul> posta-zerrendan 2002ko martxoaren 
14an idatzi zuen testua 
<http://article.gmane.org/gmane.culture.language.basque.itzul/11890/> 
argitaratzea erabaki dugu, haren oroimenez eta esker onez./ 
/Posta-zerrendan "preskribatu da / preskribatu du" zalantza agerturik, 
halako foroetan gutxitan agertzen diren bezalako mezu mamitsu eta 
dokumentatua idatzi zuen Axun Aierbek; artikulu bat, azken batean, 
gaurkotasun eta balio bete-betea duena orain ere./


EIZIE(e)k dio:
> Urte bete da Axun Aierbe lankidea hil zela, eta bere omenez ekitaldi bat
> prestatu dute Euskal Herriko Unibertsitatean. Apirilaren 1ean eta
> arratsaldeko 5:30ean hasiko den saio horretan, lankideak, etxekoak, ikasleak
> eta lagunak elkartuko dira harekin bizi izandakoak denen artean gogora
> ekartzeko. EIZIEren izenean Maite Imazek hartuko du hitza.
>
> Ikus EIZIEren webgunean egitaraua.
> http://www.eizie.org/News/1238504817
>
>
>   
> ------------------------------------------------------------------------
>
>
> No virus found in this incoming message.
> Checked by AVG - www.avg.com 
> Version: 8.0.238 / Virus Database: 270.11.35/2033 - Release Date: 03/31/09 13:05:00
>
>   



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago