[itzul] Firmado (Fdo.:)
Errea Cleix Inma
i.errea a bildua pamplona.es
Ast, Api 2, 12:08:25, CEST 2009
> Barka galdera, baina ezinbestekoa al da "Fdo.:" hori?
Arrazoi duzu, Gotzon, zihur aski ez da beharrezkoa, baina administrazio-idazkiak (idazki formalak, batez ere) itzuli behar ditugunok batzuetan men egin beharko diegu halakoei.
Guk, esaterako, ebazpen-proposamenak euskaratzen ditugunean (eta zerbait euskaraz eskatu duten herritarrei euskaraz erantzuteko egiten ditugu halako itzulpenak, haietan agertzen den-dena euskaratu behar dugu, besteak beste, "Fdo." hori behin baino gehiagotan daramatzaten zigilu-moduko batzuk (kasuan kasuko zinegotziaren, zuzendariaren, idazkari teknikoaren, letraduaren eta halakoen sinadurak jasotzen dituztenak).
Halako kasuetan, guk "Sin." erabiltzen dugu.
inma errea
> -----Mensaje original-----
> De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
> nombre de Gotzon Egia
> Enviado el: jueves, 02 de abril de 2009 10:34
> Para: ItzuL
> Asunto: Re: [itzul] Firmado (Fdo.:)
>
>
> > Kaixo lagunok: gaztelaniaz gutun baten bukaeran "Fdo.:"
> askotan ikusi
> > dugu. Gure hizkuntzan denetik ikusi izan dugu. Batzutan "Izpta.:",
> > beste zenbaitetan "Stua.:" eta baita "Sin.:" ere. Ez jartzea hobe?
> > Jartzekotan zein hobetsiko zenukete? Gaztelaniazegiten den bezala,
> > puntu eta bi puntu (".:") laburduraren atzean? Mila esker!
>
> Barka galdera, baina ezinbestekoa al da "Fdo.:" hori? Esan nahi dut:
> administrazioaren idatzi gehienetan begi bistako gauza da,
> esan beharrik
> gabekoa, alegia, hor doana izenpe edo sinadura bat dela.
>
> Ez dakit, iruditzen zait begien bistara dauden gauzak ez
> direla zertan
> azaldurik. Gutun bat «Irakurtzen ari zaren gutun hau idazten dizut
> neronek zuri, paper honen gainean eta luma honekin...»
> idazten hasiko ez
> ginatekeen bezala.
>
> Diñot.
>
> --
> Gotzon Egia
> gegia a bildua gipuzkoa.net
> 43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago