[itzul] Munduko liburutegi digitala guztion eskura

Josu Landa Ijurko ijurko a bildua armiarma.com
Ost, Api 22, 14:48:56, CEST 2009


"Jakintzaren katedral mundiala" irakurri nuen Berria-n. Eta "humanista
guztien ametsa, entziklopediazaleek ezin susma zezaketena" iragartzen
zidaten. Gero helbidean sartu nintzen -badakit epe luzeagoko asmoa ei dela-
baina bertan 1.170 dokumentu besterik ez nituen topatu (gaur egun "besterik
ez" hori lasai asko esan dezakegu). Saiatu nintzen han eta hemen klik
egiten, ea goitik eta behetik iragartzen zigutena inon topatzen ahal nuen.
Eta ezin asmatu, klik  horietako batean deskuidatuko nintzen. Nolanahi ere,
nire saiotxoa egin ondoren, susmoak nago marketing-ak ez ote gaituen bizi.

barka tonuz kanpokoa,

	Josu Landa


> -----Mensaje original-----
> De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
> nombre de alet8 a bildua gipuzkoa.net
> Enviado el: miercoles, 22 de abril de 2009 13:32
> Para: itzul a bildua postaria.com
> Asunto: [itzul] Munduko liburutegi digitala guztion eskura
>
>
>
>
> Liburuaren egunaren bezperan, Nazio Batuen Hezkuntza, Zientzia eta
> Kulturarako Nazio Batuen Erakundeak  Munduko Liburutegi Digitalari
> hasiera eman dio. Gaurtik aurrera sarean daukagu. Guzti-guztia zazpi
> hizkuntzatan: ingelesa, arabiarra, txinera, espainiera, frantsesa,
> portugalera eta errusiera. Halere, 50 hizkuntza ezberdinetako
> dokumentuak ere badaude. Euskararik ba al dago? Beharko luke, ezta?
>
>
>
>  Berria irakurtzeko:
> www.eitb.com/kultura/albisteak/osoa/132187/munduko-liburutegi-digitala-g
> uztion-eskura/
>
>
> www.berria.info/paperekoa/plaza/2009-04-21/039/005/Jakintzaren_katedral_
> mundiala.htm
>
>
> www.i-gipuzkoa.net/ze-berri-desc.php?idioma=eu&id_web=801&catZeb=4
>
>
>
>  Orrialdea ikusteko: www.wdl.org <http://www.wdl.org/>
>
>
>
>
>




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago