[itzul] ebpn deklinatu
Sebas
sebasbe a bildua euskalnet.net
Ost, Api 29, 12:27:51, CEST 2009
Kaixo, Ana: honako liburu hau kontsultatu berri dut “ORTOTIPOGRAFIA:
Estilo-liburuaren lehen atala” eta bere 35. orrian horrela dio:
*5. Deklinatzerakoan, izen berezitzat hartzen da sigla, eta leku-izen
bereziak bezala deklinatzen, izen arrunt gisako siglak izan ezik.
EUDELeko arduradunak AEBra joan dira, Renoko agintariei-eta hemengo udalen
berri ematera.
EUTGko irakasle asko Deustuko Unibertsitateko ikasle ohiak dira.
Oharra:
Sigla batek izen bereko hainbat subjektu baldin baditu, orduan sigla hori
pluralean deklinatuko da hala dagokionean. Horixe da, esate baterako, EKT
(Euskal Kultura Taldea) siglaren kasua, honako
adibide honetan ikus daitekeenez:Ahozkotasuna ikertzen ari dira Durangoko
EKTn eta Gipuzkoako
EKTetan.*
Hortaz, EBPNren ...., ezta?
2009/4/29 Ana Martin <ana a bildua emun.com>
> Betiko matrakarekin.
> Gure herrian EBPN edo EBPNa ezartzen hasi dira? EBPNren arabera edo
> EBPNaren arabera?
>
> Eskerrik asko
>
--
Sebas
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago