[itzul] Bilaketa-tresnak gehitzeko Firefoxi... (lehen: Zehazki Firefoxen kontsultatzeko)

Asier Sarasua asarasua a bildua vitoria-gasteiz.org
Ast, Api 30, 14:36:23, CEST 2009


Aurreko mezuan Zehazki Firefoxi gehitzeko modu bat azaldu dut. Firefoxi 
*edozein* bilaketa-tresna gehitzeko, instalatu gehigarri hau:

https://addons.mozilla.org/eu/firefox/addon/3682

Horrekin, edozein webgunetan bilaketa-koadro bat aurkituz gero, saguaren 
eskuineko botoiarekin koadroaren gainean sakatuta eta "Gehitu 
bilaketa-barrara" (edo bere parekoa ingelesez) aukeratuta, Firefoxek 
goian eskuinean duen bilaketa-sisteman integratuko da.

-- 
Asier Sarasua Garmendia
Centro de Estudios Ambientales-Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Casa de la Dehesa de Olarizu-Olarizuko etxaldea
01006 Vitoria-Gasteiz
E-mail: asarasua a bildua vitoria-gasteiz.org
Tfnoa: 945 162696
http://cea.vitoria-gasteiz.org




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago