[itzul] Un antes y un después

Gotzon Egia gegia a bildua gipuzkoa.net
As, Abu 11, 08:16:09, CEST 2009


> Kaixo: nola ematen duzue goiko hori? "se va a vivir un antes y un después"
>
>   

«Une historiko» horietako batez ariko dira, ezta? Ene, historiak zenbat 
une dituen gaur egun, den-denak historikoak, gainera!

Zure esaldi hori asmatu duenak, gezurra esateaz gain (zer ote da iragana 
eta geroa eten izugarri batez bereiziko dituen hori? jogurt zapore berri 
bat, agian? uuufffff!!), begien bistako gauza bat ere azaldu digu: 
iragana eta geroa biziko dira, mundua mundu den bitarte. Izan ere, 
halakoxeak gara izaki gehienak: iragana bizia dugu, oraina bizi dugu, 
eta, ahal dela, geroa ere bizi nahi izango dugu. Horra aurkikuntza galanta!

Iruditzen zait zail duzula hor gazteleraren enalage bera erabiltzea, 
«iragana» eta «geroa» izen baitira euskaraz. Itzulinguru handixeago bat 
erabiliko nuke, esate baterako: «[halakoak] zedarri [edo mugarri] bat 
ipiniko du iraganaren eta geroaren artean». Gezur hutsa, baina tira...

-- 
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago