[itzul] Un antes y un después

Itzuliz Itzulpen Zerbitzua itzuliz a bildua euskalnet.net
As, Abu 11, 08:51:51, CEST 2009


Hala beharko dik Gotzon :-))
----- Original Message ----- 
From: "Gotzon Egia" <gegia a bildua gipuzkoa.net>
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Tuesday, August 11, 2009 8:16 AM
Subject: Re: [itzul] Un antes y un después


>
>> Kaixo: nola ematen duzue goiko hori? "se va a vivir un antes y un 
>> después"
>>
>>
>
> «Une historiko» horietako batez ariko dira, ezta? Ene, historiak zenbat 
> une dituen gaur egun, den-denak historikoak, gainera!
>
> Zure esaldi hori asmatu duenak, gezurra esateaz gain (zer ote da iragana 
> eta geroa eten izugarri batez bereiziko dituen hori? jogurt zapore berri 
> bat, agian? uuufffff!!), begien bistako gauza bat ere azaldu digu: iragana 
> eta geroa biziko dira, mundua mundu den bitarte. Izan ere, halakoxeak gara 
> izaki gehienak: iragana bizia dugu, oraina bizi dugu, eta, ahal dela, 
> geroa ere bizi nahi izango dugu. Horra aurkikuntza galanta!
>
> Iruditzen zait zail duzula hor gazteleraren enalage bera erabiltzea, 
> «iragana» eta «geroa» izen baitira euskaraz. Itzulinguru handixeago bat 
> erabiliko nuke, esate baterako: «[halakoak] zedarri [edo mugarri] bat 
> ipiniko du iraganaren eta geroaren artean». Gezur hutsa, baina tira...
>
> -- 
> Gotzon Egia
> gegia a bildua gipuzkoa.net
> 43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
>
> __________ Información de ESET NOD32 Antivirus, versión de la base de 
> firmas de virus 4321 (20090810) __________
>
> ESET NOD32 Antivirus ha comprobado este mensaje.
>
> http://www.eset.com
>
>
> 




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago