[itzul] contraola

Gotzon Egia gegia a bildua gipuzkoa.net
Ast, Abu 13, 08:39:02, CEST 2009


> Aupa opor-giroan eta itzulpen-zuloan zabiltzatenak! Norbaitek ba al 
> daki contraola nola esaten den? Atzera-olatu, bihurrolatu/bihur-olatu 
> bururatu zaizkit, baina aito dezadan nire produkziokoak direl.

Susmoa dut -susmoa bakarrik- «contraola» hori ez ote den surfistek 
berriki asmatutako hitza, lehengo «resaca» berbera esateko. Hona zer 
dioen DRAEk:

*resaca**.*

(De /resacar/).

*1. * f. Movimiento en retroceso de las olas después que han llegado a 
la orilla.


Aldiz, es.wikipedia-n «resaca» bakarra ageri da, «bixamuna» adieraz: 
http://es.wikipedia.org/wiki/Resaca

Hiztegi Batuak jasotzen du «tirain», hitz polita da, gaskoinei maileguan 
hartua, hain zuzen ere «resaca» adierazten duena: itsas ertzean lehertu 
ondoren, olatuak atzera egiten duenean, itsaso aldera.

Pello Zubiriaren blogean adibide eder bat aurkituko duzu, 2008ko azaroan 
krisi ekonomikoaz idatzitako artikulu batean: «Aditu askori irakurriko 
diozu hilabeteotan tsunamiaren erdia ikusi dugula, olatu erraldoia 
lehorrean barna sartu denekoa. Bigarren erdian, tirainak itsasoranzko 
atzerakadan agerian utziko dituen txikizioak ditugu ikusiko.»
http://bit.ly/2Z2N9

-- 
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago