[itzul] contraola
ERRASTI ARAMBARRI, Iñigo
inigo.errasti a bildua bizkaia.net
Ast, Abu 13, 10:02:15, CEST 2009
Egun on,
Ez dakit gehitxo findu nahia ez den izango, baina nik esango nuke surflarientzat bi gauza direla erresaka eta "kontrako olatua". Hau da: askotan, erresaka handia egoten da, itsasoak kanporako indar handia izaten du, baina itsasertzetik haruntz ez da olaturik altxatzen. Beste batzuetan, berriz, olatuak, hondarra edo moila jo, eta atzera egiten du (olatua uraren azaletik gora altxatuta); gero, hondartzarantz datorren beste olatu baten kontra jotzen du eta apar handia ateratzen. Uste dut horri esaten diotela "contraola"; ez itsasoaren atzerako indarrari.
Begira honi: "En el ámbito del surf, la contraola es todo un icono, por la fuerza y espectacularidad que se produce al chocar dos o más olas que se mueven en direcciones distintas".
Ez dakit "tirain" hitzak hori adierazten duen, hala olatua esateko Iparraldean erabiltzen duten hitza den besterik gabe.
Aukeran duzu, beraz, "kontrako olatua".
Ondo ibili
Iñigo
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago