[itzul] zona subcantábrica
martin-rezola a bildua ej-gv.es
martin-rezola a bildua ej-gv.es
As, Abe 15, 09:12:06, CET 2009
Ados nago Alfontsorekin. Ez naiz aditua, baina "subcantábrico" eta "subatlántico" sinonimo gisa erabiltzen direla uste dut, testu orokor samarretan behinik-behin. Beraz: "subatlantikoa".
Beste gauza bat da munduko zonalde biografikoak (landareenak eta animalienak) euskaraz eta teknikoki xehe-xehe nola esan behar diren. Abaltzisketako floraren sailkapena, adibidez, nola eman litekeen, kategoria handienetik txikienera: «Reino holártico; Región eurosiberiana; Provincia atlántico-europea; Subprovincia cantábro-atlántica; Sector cantabro-euskaldún» (sic). Eta hor, seguru asko, finago ibili beharko da.
Hori biologoentzako lana.
Martin Rezola
-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren izenean: Elhuyar Fundazioa
Bidaltze-data: lunes, 14 de diciembre de 2009 14:46
Nori: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] zona subcantábrica
Oso galdera interesgarria, alde batetik baino gehiagotatik interesgarria.
Nik ez daukat erantzun bete-beterik, ez behintzat testuinguru zabalagorik
gabe.
<Zona Cantábrica, Zona Subcantábrica y Zona Mediterránea> testua ikusita,
galdera hau egingo nuke lehenik: Euskaraz nola esan behar dugu "Zona
Cantábrica"? Nire ustez, hori argituta errazago aurkituko genioke irtenbidea
"Subcantábrica" delakoari.
Ikusirik Mediterraneorekiko kontrastean erabiltzen dela, uste dut
<Atlantiko/Mediterraneo> bikotea baliatzea nahikoa izango litzatekeela.
Kontua da gaztelaniazko "Cantábrico" hori euskaraz kontuz aztertzekoa dela,
gaztelaniaz askoz gehiago erabiltzen baita baita adjektibo hori frantsesez
edo ingelesez baino. Hau da, "mar Cantábrico" delakoa existitzen da, baina,
askotan, Bizkaiko golkoa adierazteko erabiltzen da, eta, noski, horretarako
ez dugu behar.
Horregatik, klima-kontuetan klima mediterraneoa eta klima atlantikoa
bereizten diren bezala, edo Euskal Herriko ibaien banaketa egiteko orduan
isurialde mediterraneoa eta isurialde atlantikoa bereizten diren moduan,
kasu honetan ere nago nahikoa litzatekeela <atlantiko>tik jotzea.
Hori ontzat emanez gero, "Zona Cantábrica" delakoa <zona atlantikoa> esango
genuke euskaraz, zona mediterraneoari kontrajarria. Hori da bereizketa
nagusia. Hori horrela konponduta, "Zona Subcantábrica" delakoa <zona
subatlantikoa> izango litzateke (<subtropikal, subalpetar, subatomiko> eta
abar egiten dugun moduan; kontuan izan <azpi-> kuasiaurrizkia izenei lotzen
zaiola, eta, dirudienez, ez da onargarria izenondoei erantsita. Adibidez,
<azpiespazio> bai, baina *<azpiespazial> ez, <subespazial> baizik).
Dena delakoagatik ezinezkoa izango balitz kasu horretan <atlantiko> eta
<subatlantiko> erabiltzea (eta ezinezkotasun hori argudiatu eta frogatu
behar litzateke), beste irtenbide baten bila abiatu behar genuke, eta oso
aztereremu interesgarrian sartuko ginateke. Baina ez diot horri helduko,
beharrik ez badago behintzat.
Alfontso Mujika
Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak
2009/12/14 Edurne <aztiri a bildua futurnet.es>
> Eguerdi on.
> Hauxe tesutingurua:
> "Tres zonas claramente diferenciadas a una distancia de 50 km: Zona
> Cantábrica, Zona Subcantábrica y Zona Mediterránea". Hegaztien behaketari
> buruzko testu batean ageri zait, eta ez dut gauza askorik aurkitu
> Interneten. Nola itzuliko zenukete zona subcantábrica hori?
> Bigarren zona hori azaltzerakoan hauxe dio testuak:
> "El clima de transición de gran parte del interior del País Vasco permite
> la coexistencia de formaciones vegetales diversas en un área geográfica
> reducida..."
> Eskerrik asko.
> Edurne
>
>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago