[itzul] erreparatu
Amaia Lasheras
amaiatxo a bildua yahoo.es
As, Abe 15, 13:02:05, CET 2009
Aupa, Amaia:
Gure alderdian ez da erabiltzen, baina hona zer dioen Hiztegi Batuak:
erreparatu, errepara, erreparatzen. 1 du ad. Ipar. 'ordaindu, osatu': egin kalteak erreparatu. 2 dio ad. Heg. 'ohartu, hauteman': errepara iezaiozu haur horren ibilerari.
Amaia
________________________________
De: Amaia Apalauza <amaia.apalauza a bildua gmail.com>
Para: Itzul <itzul a bildua postaria.com>
Enviado: mar,15 diciembre, 2009 12:53
Asunto: [itzul] erreparatu
Egun on:
Sarasolaren *Euskal Hiztegia*ren arabera, "zerbaitetan erreparatu" edo
"zerbaiti erreparatu" bi erabilerak dira zilegi, 'ohartu, arreta jarri'
adieran betiere. *Ereduzko Euskal Prosa*n begiratu dut, eta gehienbat
datiboa ageri da, nahiz badiren inesibo batzuk ere. Zuen ustez, biak al dira
egokiak?
Eskerrik asko!
Amaia
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago