[itzul] planta- ospitaleetan

Amaia Lasheras amaiatxo a bildua yahoo.es
As, Abe 29, 10:53:37, CET 2009


Egun on:

Nola esaten da euskaraz "en planta" (estar planta, llevar a planta eta horrelakoak)? "Gela arruntak" okurritu zait, baina ez nago seguru.

Eskerrik asko.

Amais




________________________________
De: Bittor Hidalgo <bittorhidalgo a bildua euskalnet.net>
Para: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
Enviado: lun,28 diciembre, 2009 14:32
Asunto: Re: [itzul] SPALLATION SOURCE / EZPALDURA ITURRI

Eskerrik asko, Alfontso. Nik ere hori dena ikusi diat (lehenengo 
itzulpen intuitibo hura egin eta gero). Eta ni ere ez nauk gauza 
etimologia bera/berdina dutenik inondik defendatzeko, eta balute ere, ez 
zekiat nondikoa, ez baitiat uste hik aipatu hizkuntza horietan guztietan 
edo besteta ere gaur egun bederen erabiltzen denik SPALL / ESPAL edo 
antzekorik, salbu ingelesez.

Niri beldur pixka bat ematen zidak alderantzizko eboluzioak eta 
ESPALAZIOAK gero ez ote dizkion euskaraz ESPALAK aterako neutroiekin, 
protoiekin edo zernahirekin bonbardatutako materialetatik, eta ez 
EZPALAK. Oso marrazki bizi interesgarria ematen da Wikipedian ingelesez, 
katalanez, ... halako ezpaldura prozesu batean oinarrizko materialetatik 
ezpalak airean ateraz, eta niri bitxi egingo litzaidake orain halakoei 
ESPAL deitzen hastea. Baina onartu genezake ere ESPALAZIO nuklearrak 
euskaraz EZPALAK eragiten dituela.

Ondo izan

Bittor



Elhuyar Fundazioa(e)k dio:
> 2000. edo 2001. urtean izan nuen nik European Spallation Source zorionekoa
> euskaratu beharra, eta ondo gogoan dut orain Bittorrek izan duen burutazio
> bera izan nuela; orduan, Bittorrek bezala, etimologien bila abiatu nintzen
> ingelesezko "spall" hitzaren eta euskarazko "ezpal" hitzaren arbaso
> komunaren bila, kontzeptu berria euskaraz "ezpaltze" eman ahal izateko
> loturaren bila, baina ez nuen aurkitu.
>
> Horregatik, ikusirik, batetik, ustezko etimologiarena frogatzerik ez nuela,
> eta ikusirik, bestetik, hitz kultua dela, guztiz nazioartekoa:
>
>
>
> da: spallation
>
> de: spallation
>
> en: spallation
>
> es: espalación
>
> fi: spallaation
>
> fr: spallation
>
> it: spallazione
>
> nl: spallatie
>
> po: espalação
>
> sv: spallation
>
>
>
> euskaraz ere hitz kultua mailegatzea iruditu zitzaidan aukera logikoena eta
> zuhurrena (horretarako, dena den, bila ibili nintzen ea euskaraz noiz eta
> nola erabili zen lehenago, eta ikusi nuen jada 1992an "espalazio" idatzi
> zela euskaraz). Horregatik, "espalazio" ontzat eman nuen. Geroztik, azken 9
> urteotan makina bat aldiz atera da komunikabideetan. Gurean, adibidez,
> Elhuyarren aldizkarian, Norteko Ferrokarrilla irratsaioan, Teknopolis
> telebista-programan eta oraindik orain argitaratu den Zientzia eta
> Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoan "espalazio" erabili da sistematikoki.
>
> Bestalde, ustezko etimologiagatik ez balitz, ez dut uste, mailegatu
> beharrean euskarazko ordain batez bidez adierazi nahi bagenu, nukleo atomiko
> bat bonbardatu eta zati txikiagotan haustea adierazteko "ezpaldu" lehen
> aukera gisa bururatuko litzaigukeenik (adibidez, ingelesez, "spallation"
> hitzaz gainera, "nuclear fragmentation" ere erabiltzen da fenomenoa
> deskribatzeko, eta frantsesez "désintégration" eta "réaction d'éclatement"
> ere erabili izan da); beharbada, "txikitze, zatitze, puskatze, desegite"
> aukerak aztertuko genituzke lehenago. Alegia, etimologiaren frogarik gabe,
> pentsa liteke "ezpaltze" edo "ezpaldura" aukera "txikitze, zatitze,
> puskatze, desegite" aukeren aurretik proposatzeko argudio nagusia
> hots-kidetasuna izango litzatekeela, baina hori, terminologian, ez da
> irizpidetzat erabili ohi.
>
>
>
> Hala ere, etimologia komuna frogatuko balitz, nik prest nengoke
> berraztertzeko, ze, egia esateko, horrelako aukerak oso gutxitan izaten
> baititugu.
>
>
>
> Alfontso Mujika
>
>
> 2009/12/27 Bittor Hidalgo <bittorhidalgo a bildua euskalnet.net>
>
>  
>> Orain dela hainbat hilabete itzuli behar izan nuen euskarara Bilboko
>> hautagaitza zela-eta "Fuente Europea de Espalación", jatorrizko "European
>> Spallation Source" ingelesa itzultzen duena, eta ez nekienez delako
>> "spallatio"a zer zen, jatorrira jota aurkitu nuen berehala ingelesezko SPALL
>> izena eta aditza:
>>
>> SPALL: 1–noun: a chip or splinter, as of stone or ore // 2–verb (used with
>> object): to break into smaller pieces, as ore; split or chip // 3–verb (used
>> without object): to break or split off in chips or bits.
>>
>> Hau da, gure EZPALA, erabaki nuen nik niretako.
>>
>> Eta delako *SPALLATION* berriz: high-energy nuclear reaction <
>> http://www.reference.com/browse/nuclear+reaction> in which a target
>> nucleus struck by an incident (bombarding) particle of energy greater than
>> about 50 million electron volts <
>> http://www.reference.com/browse/electron+volts> (MeV) ejects numerous
>> lighter particles and becomes a product nucleus correspondingly lighter than
>> the original nucleus. The light ejected particles may be neutrons, protons,
>> or various composite particles equivalent to nuclei of hydrogen, helium, or
>> lithium isotopes. The product nucleus is occasionally much lighter than the
>> target nucleus; chlorine-38, for example, has been produced along with an
>> assortment of neutrons, protons, and alpha particles (helium nuclei) by
>> bombarding copper-63 with protons accelerated to 70 MeV.
>>
>> Hau da, EZPALAK eragiten dituen erreakzio nuklearra, oinarri bat EZPALTZEN
>> duena, EZPALDURA eragiten duena, eta hala itzuli nuen: Europako /Ezpaldura/
>> Iturria.
>>
>> Nik beste gabe jo nuen ziurtzat bi hitzen jatorri bera/berdina bide zela,
>> seguru asko latinezko jatorrizko SPALL edo antzekoren batetik.
>>
>> Geroztik ordea irrati-telebista eta egunkarietan beti entzun dut euskaraz
>> ere ESPALAZIO ITURRIA eta kezkatuta ibili naiz zer dela-eta ez ote duten
>> besteek ere nik bezala jo euskarazko EZPAL / EZPALDU / EZPALDURA-tara. Eta
>> ikusi dut ez dela halakorik ez latinez, ez espainolez, ez frantsesez ere,
>> eta ingelesezko SPALLek (ertaroko inglesezko SPALLEk) ez duela jatorri
>> ezagunik, eta ezta ere euskarazko EZPALak, nahiz OEHn aipatzen den zer edo
>> zer (Mitxelenaren FHVtik edo).
>>
>> Interneten gutxi dira halako EZPALDURA ITURRIen aipamenak eta beldur naiz
>> ez ote diren denak nireak edo niretikoak, baina segitzen zait oso egokia
>> iruditzen itzulpena, guztiz bat datozen neurrian gure EZPALaren (eta
>> ezpalduREN) eta ingelesezko SPALLen esanahiak, eta beraz SPALLATION /
>> ESPALACIÓN / EZPALDURA korrelazioa ere.
>>
>> Eta hori proposatu nahi nuen hemen aurrerantzerako, eta inork
>> zerbaiteagatik euskaraz ere ESPALAZIO nahiago badu, hemen eztabaidatzea. Nik
>> ez daukat ez alde, ez kontra, beste argudiorik.
>>
>> Ondo izan festondoak eta ondoko festak
>>
>> Bittor
>>
>> --
>> =============================
>> Bittor Hidalgo Eizagirre
>> Gaztelu kalea, 25, 4.A
>> 20013 Donostia (Gipuzkoa)
>> Euskal Herria (Espainia -gainezarpenez-)
>> Tfnoak: 943326855 // 655728290
>> posta-e: bittorhidalgo a bildua euskalnet.net
>> =============================
>>
>>
>>    
>
>  

-- 
=============================
Bittor Hidalgo Eizagirre
Gaztelu kalea, 25, 4.A
20013 Donostia (Gipuzkoa)
Euskal Herria (Espainia -gainezarpenez-)
Tfnoak: 943326855 // 655728290
posta-e: bittorhidalgo a bildua euskalnet.net
=============================


      


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago