[itzul] Desapalancamiento

xabier-pascual a bildua ej-gv.es xabier-pascual a bildua ej-gv.es
As, Abe 29, 15:18:16, CET 2009


Oso zabalduta dago 'apalancamiento' hitza enpresen arloan.
Berdin-berdinak ez badira ere, kasu gehienetan 'zorpetze' esan nahi du
(azalpen teknikoagoa Euskaltermen dago) eta oso ondo ulertzen da atzean
zer dagoen.

 

Kontua da enpresek kontrako bidea hartu dutenean (errentagarritasunaren
eta kostuen arteko erlazioa azken honen aldekoa denean)
'desapalancamiento' hitza taula gainera agertu dela. Nola adierazi hori?

 

-          Zorrak kitatu (sinpleegia izan daiteke testuinguru batzuetan,
baina ez da alboratu behar)

-          Palanka-efektua desegin (Euskaltermen argibideetatik
abiatuta)

-          Desapalankatze (hau oso ondo ulertzen da, baina ez dut uste
ondo eratuta dagoenik)

-          Besterik?

 

Xabier Pascual Jimenez

 

Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza

Eusko Jaurlaritza

945 01 90 56

 




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago