[itzul] Acceso
Aristegieta, Xabier
xabiera a bildua parlamento-navarra.es
As, Abe 29, 15:39:32, CET 2009
Oro har, nik esango nuke "acceso a un servicio" dela zerbitzu bat "eskuratzea", edo, agian zehazkiago, zerbitzu bat "eskuratzeko ahalbide" edo "modua" ("tener acceso a un servicio" ez baita, derrigorrez, zerbitzu hori eskuratu edo erabiltzea).
Baldin eta, lehenbizi aipaturiko legearen kasuan, interpretazio zuzena Iñigok aipatzen duena bada, agian, lehenik eta behin, gaztelaniazko izena "hobegarria" litzateke, "libre acceso a las actividades de PRESTACIÓN de servicios" izango bailitzateke, azken batean, legeak arautzen duena ("libre acceso a las actividades de servicios" eta "libre acceso a los servicios"en artean ez dut nik nahitaezko desberdintasunik ikusten... bigarren kasuan komunera joateko askatasunaz ez baldin bagara ari, noski ;-)).
Gaia bereziki aztertuta ez badaukat ere, Iñigok adierazitako ildoari jarraituz, nik horrela emango nuke lehenengo legea:
"25/2009 Legea, abenduaren 22koa, zenbait lege aldatu eta egokitzen dituena zerbitzu-emaile izaera eskuratzeko eta jarduera horretan aritzeko askatasunari/askatasunera."
Ea, ba, baliagarri zaizun. Ondo izan.
Xabier
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de jon-agirre a bildua ej-gv.es
Enviado el: martes, 29 de diciembre de 2009 11:41
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: [itzul] Acceso
Hitz horren balio aniztasuna ikaragarria da. Zelan euskaratuko zenukete abenduaren 23an BOEn argitaratu zen lege hau?
Ley 25/2009, de 22 de diciembre, de modificación de diversas leyes para su adaptación aL libre acceso a las actividades de servicios y su ejercicio
Eta beste hau:
Ley 11/2007, de 22 de junio, de acceso electrónico de los ciudadanos a los servicios públicos
Jon
P. S.: hau hirugarren bidalketa da, aurrekoak ez dira heldu.
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago