[itzul] Toponimia txikiaren izendegia

jon-agirre a bildua ej-gv.es jon-agirre a bildua ej-gv.es
Ost, Ots 18, 13:20:02, CET 2009


Toki izendegia behar dugu. Aspaldidanik darabilt ideia hau buruan. Txorierriko toki izenez Agurtzanek egin duen galderak bultzatu nau bueltak emateari utzi eta asmoa plazaratzera.

 

Arazoa da Euskal Herriko lekuek euskal izena dutela gehienetan, eta erdarazkoa sarri askotan. Horraino kalterik ez. Baina gero geu agertzen gara, itzultzaileok, eta borondaterik onenarekin erdal izena euskaratuz hirugarren izen bat -euskarazko bigarrena- sortzen dugu. Horrelakoak ehunka daude euskal herrietan barrena, gidaliburu turistikoetan, eta orotariko testuetan.

 

Izendegiak gutxienez atal hauek eduki behar lituzke:

-          euskal izen zuzena

-          erdal izena

-          kokalekua (herria, herrialdea, eta koordenatuak ahal bada hobe)

-          *euskal izen okerrak

 

Adibide gisa (berritzulpenak errealak dira):

 

Atekagaitz / Pas de Roland / Itsasu (Lapurdi) / *Errolanen Ataka

 

Harsüdürra / Escaliers / Larraine (Zuberoa) / *Eskaleak

 

Itsu Osin / Cascada del Cubo / Otsagabia (Nafarroa) / *Kubo Urjauzia

 

Itzubaltzeta / Romo / Leioa (Bizkaia) / *Erromo

 

San Anton / Ratón de Guetaria / Getaria (Gipuzkoa) / *Getariako arratoia

 

Tresponde / Trespuentes / (Araba) / *Zuburrutia

 

Honekin has gaitezke eta denon artean osatu. Nahita bilatu dut herrialde guztietako bana, adibide gisa balio dezan. Ez dakit blogen bat edo zerbait asma daitekeen ekarpen solteak bildumatuta ikusi ahal izateko. Baina sinetsita nago hil ala bizikoa dugula toponimia txikiaren izendegi hau. Ez deritzozue?

 

Jon

 

P. S.: Emandako horietan akatsen bat dagoela uste baduzue, esan.

 




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago