[itzul] Itzultzailea etxekalte?
Pako Sudupe
psudupe a bildua pasaia.net
Or, Ots 20, 14:19:51, CET 2009
Lehenik, eskerrik asko, Karlos, propagandagatik. Baina bai propaganda
arraroa!
Seguru asko ez dut ondo esplikatu.
Niri dagokidanez, dakidala, itzultzaileei buruz adierazi dudan gauza
"negatibo" edo gutxiesgarritzat har litekeen bakarra esaldi hau izan da:
"itzultzaileak behar bezala prestatuak ez egotea euskarazkoa
erdaratzeko, gisa denez; gutxiz gehienetan, bestera ari direnez gero".
Eta hori administrazioan euskaraz lanean ari direnak goraipatzen ari
naizen zatian txertatua.
Hortik aurrera, ez dakit bada...! Diosala. Pako
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago