[itzul] Aditzekin gora eta behera

Ales_Bengoetxea a bildua donostia.org Ales_Bengoetxea a bildua donostia.org
Al, Ots 23, 09:41:45, CET 2009


Kontsulta honek aspaldiko kontu bat gogorazi dit.

Gure lagun baten aitak, Ebroz haratagoko errioxarra bera, eta euskararekin
inongo harremanik ez zuenak, horrelakoetan oso esapide bitxia erabiltzen
zuen.

Adibidez, honela esango zuen: "a la que vas a la calle, compra aspirinas".

Orduan eta orain gure "zoazenean/joaten zarenean"-ren isla ikusten nuen/dut
esapide horretan.

Ez dakit haren herrian inoiz euskararik mintzatu den, baina baiezkoan,
litekeena da azalpena hortik etortzea. Hala balitz, horrek esan nahiko luke
"joaten zarenean" modukoak aspaldikoak direla euskaraz, hizkuntzak berak
sortuak direlako edo bestela inguruko erdaran antzeko egitura bat izan eta
handik kalkatu zuelako euskarak.






Euskararen Donostia Patronatua


udala_euskara a bildua donostia.org


http://www.euskaraz.net


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago