[itzul] Botar la pelota
LB
luisber a bildua euskalnet.net
Or, Urt 9, 14:15:37, CET 2009
Kaixo Arrate,
Zure galderatik ez da argi geratzen zein den zehazki jakin nahi duzun
adiera, hots, pilota norbaitek punparazten dueneko ekintza adierazi nahi
duzun ala pilotaren punpea bera. Dagoeneko eman zaizkizun argitasunak
osatzeko eta punpe/punpatu hitzen arlo semantikoaren irudi zabalago bat izan
dezazun, hona hemen beste zenbait lekukotasun interesgarri:
1.- PUNPE (BN) (= punpa, bote, rebote, bond, rebond)
- punpeak egin `ak
("Joaiten ginen, burdin barra haundi bat baiginuen, ahal bezain haundiko
harri batzuen ateratzerat eta bota beheiti. Loriagarri zen hek egiten
zituzten punpeak behereko ur errekaraino. Sekulan ez ginuen guk pentsatzen
orduan, han izaiten ahal zela edo arraintzari bat edo azinda zerbait. Beti,
dena den, haunitz egunez egin ginuen lan hori.") (Etchebarne, Erramun:
Erramun Harginaren Oroitzapenak, Auspoa Liburutegia, ETOR, 198 zkia.,
Donostia, 1989, 36 or.)
- punpeka joan `a
("Errotak harrietan punpeka bazoatzin.") (Etxarren-Lohigorri, J.B.: Lehen
Urbian, Elkar, Donostia, 1985, 21 or.)
- punperat heldu (BN) (= irudizko adieran, kontuan erori?)
("--Bainan, Oseba, nik hango lur eta azinda guziak saldu ditut hunat jiteko.
Bestenez han berean egonen nintzan! Zertako bada etorri naiz hunat? Zurekin
egoiteko xedea bainuen, zure ondoko egina ninduzunaz geroz. Ez zirea orroit?
--Ondoko? Ondoko?... Oi, hori egia duzu. Orai punperat heldu naiz. Zer den
haatik adina. Ez nuen uste hain laster etorriko zinela. Denbora zirurikan
badoa") (Etxarren-Lohigorri, J.B.: Lehen Urbian, Elkar, Donostia, 1985, 16
or.)
- pilota punpera etorri bere baitarik
("Elizan dabiltzan giristinoek ez ote dute otoitz egiten? Ala otoitz egitea
baitezpadako baldintza bada, besterik ere behar liteke? Zer egin? Pilota ez
da punpera etorriko bere baitarik. Lagun ezak heure burua lagun dakikan
zerua, zioten lehenagokoek.") (ARBELBIDE, Xipri: Zoriona. 31 eta esku.
Labayru Ikastegia. Bilbo 2005., 163 or.)
- punpeka ari (BN) (= jauzika edo xaltoka ari xifrikaduraz edo eszitazioz)
("Punpeka ari zen ttottoaren gainean gure gizona.") (= saltoka ari zen
aulkiaren gainean, xixpildua, airatua) (Arbelbide, Xipri: Gerlako Tresna
Bizidunak. Elkar, Donostia, 1986., 124 or.)
2.- PUNPATU (BN) (= botar, rebotar, bondir, rebondir)
"Hasi ginen beraz jaten. Hainbestenarekin bala bat ez da harrokan punpatzen!
Sartu genituela laster jatekoak sakelan! (...) Bainan tirokadak ez zuen
iraun. Lanoaz baliatu ziren ihesari emaiteko eta tiroak, ihesi zihoazenen
estaltzeko ziren.") Arbelbide, Xipri: Gerlako Tresna Bizidunak. Elkar,
Donostia, 1986., 122 or.)
"ikusi dituzketzu mendi kaskoetarik jausten, erasia goxoenean, ur laster,
xirripak. Trebeskatzen dituzten pezoin askak, harrikixkorretan punpatuz,
iragaiten ere inguru-inguru harroken arteko ziloguneak.") (Etcheberry, J.B.:
Orhoitgarriak. Argitaletxearen izenik gabe, Baiona, 1986, "sur les presses
de l'imprimerie des cordeliers", 81 or.)
LB.
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Arrate Unzueta
Enviado el: viernes, 09 de enero de 2009 13:00
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] Botar la pelota
MILA ESKER DANOI!!!!! Zalantza argituta!
Arrate
2009/1/9 Alberto Martinez de la Cuadra <acuadra a bildua zamudiokoudala.net>
> Larreko (Pablo Fermin Irigarai): Lekukotasuna
>
>
>
> -LARREKO EUSKARAZ IKASTEN
>
>
>
> * Nere umeetarik bat lau edo bortz urtekoa erdal-itzik etzakiekenak,
> eman zioten pilota batek bote motela zuela, behauzue nola adiarazi
> zigun: ari zen lurrean bota eta bota eta huntan erran, pilota hau ezta
> eldu: nork erran dezake euskara garbiagoaz? Orduez geroz, errate batera,
> nere izkuntza bakarra, etxean eta atean euskara izandu zen.
>
>
>
> Alberto
>
>
>
>
>
>
No virus found in this incoming message.
Checked by AVG - http://www.avg.com
Version: 8.0.176 / Virus Database: 270.10.5/1883 - Release Date: 09/01/2009
8:38
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago