[itzul] Wordfast
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
Ast, Urt 15, 07:58:35, CET 2009
> Kaixo: atzo ondo eta gaur memoria ia guztiz galdu dut. Badakit gaia
> beste batean agertu zela, eta segurtasun-kopietatik memoria
> berreskuratu zutela (arazoa izan zutenek); baina nola berreskuratzen
> da memoria segurtasun-kopietatik? Zer egin behar dut? Sentitzen du,
> baina ez daukat honetan esperientziarik?
Zure memoria (denadelako.txt) zegoen karpeta berean begiratu ezazu; hor
ageriko da denadelako.bak fitxategi bat, okerrik ez dela. Izena aldatu
fitxategi horri, ipini denadelako.txt, zabaldu Wordfastekin, eta kito.
Dena dela: ez duzu zure datuen eta itzulpen memorien segurtasuneko
kopiarik gordetzen? Eta ordenagailua hondatzen bazaizu?
--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago