[itzul] bere/haren

rosetta rosetta a bildua euskalnet.net
Ast, Urt 15, 16:55:34, CET 2009


Guri oso garrantzitsuak iruditzen zaizkigu, eta argi gera bedi:  
gauzak argitzea; euskera batua; euskera bera; gramatika (eta beste  
hainbat gauza).


Ea, kasuistika:

1)  Haren aholkua entzuteko esan zion irakasleak haurrari

2) Bere aholkua entzuteko esan zion irakasleak haurrari

3) Aholkua(k) entzuteko esan zion irakasleak haurrari

4) Beraren aholkua entzuteko esan zion irakasleak haurrari

Bulegokook zer ulertzen dugun:

1) Hirugarren pertsona baten aholkua
2) (Normalean irakasleak agintzen duelako) irakaslearena
3) irakaslearena(k)
4) ??? ez dakigu


"aholkua entzuteko" partez, "jostailuak jaso" ipiniz gero, gauzak  
aldatu egiten dira testuinguruagatik:

1) Haren jostailua jasotzeko esan zion irakasleak haurrari

2) Bere jostailua jasotzeko esan zion irakasleak haurrari

3) jostailua(k) jasotzeko esan zion irakasleak haurrari

4) Beraren jostailua(k) jasotzeko esan zion irakasleak haurrari



1) Hirugarren pertsona baten jostailua
2) (Normalean) haurrarena
3) haurrarenak, edo lurrean daudenak; gutxiena, irakaslearenak
4) ??? ez dakigu


"Amabost egun Urgain'en":

Gaur amabost egun zuek bein baiņo geiagotan entzuna dezuten Pagodi  
zalako baten ixtoria berritu zan. Aren bila alegin guztiak egiteko  
agindu zidan… norbaitek.

Goikoaren parekoa da esaldi hau, ezta? eta zalantzarik ez dagoela  
dirudi Pagodi dela "haren"en erreferentea.


Kasuistika etorri behar du gramatikak eta zergatik ulertzen diren  
gauzak ulertzen diren bezala esplikatu.

"Beraren" kasu honetan ez dugu ondo ulertzen.














ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago