[itzul] Xakean, P-K4
Enrique Umaran
enriqueumaran a bildua uribekostabhi.com
Or, Urt 23, 18:08:03, CET 2009
Hor erabiltzen duten notazioa nahiko zaharkiturik dago.Gaztelaniaz honela
izango zen: P4R (peón cuatro rey). Euskaraz ez dut uste konbentzio
bateraturik dagoenik.
Baina gaur egun gehiago erabiltzen da notazio algebraikoa:
e4 (ingelesez, gaztelaniaz, euskaraz, e4 gelaxka baten izena baita). Zaldia
gelaxka horretara doala adierazi nahiko bazenu:
Ce4 (edo Ke4 -knighte4-, edo zaldiaren ikono grafikoa e4)
Partida luzea itzuli behar baduzu, edo partida asko, hobe duzu notazio
algebraikoa ikasi eta bertan egin. Edo lagun bati eskatu xake programa
(Fritz) batean partidak sartzeko eta hortik kopitu/itsasi.
Enrique (aquí y en la Conchinchina, Carodek esana)
On Fri, Jan 23, 2009 at 5:36 PM, Inaki Inurrieta
<inaki.inurrieta a bildua gmail.com>wrote:
> Xake partidetako mugimenduak deskribatzeko egiten dira horrelako adierazpen
> alfanumerikoak.
>
> -Nola eman beharko litzateke euskaraz ingelesezko P-K4 mugimendua?
>
> -Zer adierazten dute letrek eta zenbakiek kode horretan?
>
> Erantzuten dutenei, eskerrak aldez aurretik.
>
> Iñaki Iñurrieta
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago