[itzul] Bana, bina...
aua a bildua ivap.es
aua a bildua ivap.es
Ast, Urt 29, 14:46:33, CET 2009
Gaztelaniaz ere gauza bera gertatzen zaie egitura horren pareko den "sendos" hitzarekin (RAE, adj. pl. Uno o una para cada cual de dos o más personas o cosas).
Ez da azkenaldiko akatsa, baina irratietan-eta oraindik ere askotan entzuten dira honelakoak: "Messi marcó sendos goles", "dos goles" edo "ambos goles" esan beharrean.
Gai horri buruzko artikulu nire ustez interesgarri bat aurkitu dut Interneten: http://www.dircom.udep.edu.pe/boletin/arts/art2036.html
Bitxia da, baina Piurako Unibertsitatearen (aze piura!) artikulu horren arabera, "sendos" hori, Ameriketako gaztelaniazko hizkeretan, gure "sendo" adjektiboaren antzeko adiera hartzen ari omen da ("descomunal", "grandioso"...). Hizkuntzen misterioak.
Aitor
-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren izenean: Patxi Petrirena
Bidaltze-data: osteguna, 2009.eko urtarrilak 29 14:17
Nori: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] Bana, bina...
Barkatu lehengo egunean "amua bota" eta gero arrantzari kasu handirik ez
egiteagatik (kasu egin nion, baina...). Zertxobait gehiago aurreratuko
dut gaur, datu eta iritzi gehiagoren berri izateko asmotan.
Jarri nituen bi adibideetatik, bat 'arraroa' zen niretzat ("Ezker
abertzaleak bina ordezkari lortu ditu Arratian eta Bilbon, eta bana
Enkarterrian, Busturialdean eta Durangon"). Bi erantzunetatik (eskerrik
asko, Laxaro eta Bittor), bat nire irudipenarekin bat etorri zen, eta
besteak, berriz, guztiz normaltzat jo zuen esaldia. Nire jakinminak bere
horretan segitzen du, beraz.
Uste dut beste adibide pare batek lagunduko digula zalantza argitzen.
"Urliak eta Sandiak sari bana lortu dute Bartzelonan" bezain arrunta eta
tatxagabea da "Urliak sari bana lortu du Bartzelonan eta Madrilen"? Eta
"Idiakezek eta Katalin Erausok kale bana dute Donostian" bezain egokia
da "Errege-Erregina Katolikoek kale bana dute Donostian eta Gasteizen"
(ezin ukatu bigarren horri grazia handiagoa behintzat atera dakiokeela...)?
Hortik aurrera, ausartzen naiz esatera gaur egun irakurtzen ditugun
zenbait esalditan nabarmen samarra dela hutsegitea:
- Altsasuko eta Lekunberriko gazte bana hil dira istripuan.
- Lau langile zendu dira: bana //Gasteizen, Armiñonen (Araba), Bilbon
eta Santurtzin (Bizkaia).
- Atzelari eta aurrelari bana behar dugu taldean. --Bale, hau asmatua da
;-) --
Egin kosk.
Patxi
Bittor Hidalgo(e)k dio:
> Niretzako biak dituk onak, batere zalantzarik gabe.
>
> Bittor
>
> Patxi Petrirena(e)k dio:
>> Arratsalde on:
>>
>> Jakinmina piztu zait (edo berpiztu) 'bana', 'bina' eta halakoen
>> erabilera baten inguruan. Labur-labur planeatuko dut nire kezka.
>> Googlen "bina ordezkari" bilatuta, lehenbiziko bi adibideetatik bat
>> zuzena eta bestea okerra dira, nire ustez, baina nik okertzat
>> daukadan horren antzeko asko ikusten ditut han-hemen. Zuen iritzi eta
>> ekarpenen zain... Mila esker.
>>
>> Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak eta Lan eta Gizarte
>> Segurantza Sailak bina ordezkari izango dituzte.
>>
>> Ezker abertzaleak bina ordezkari lortu ditu Arratian eta Bilbon, eta
>> bana Enkarterrian, Busturialdean eta Durangon.
>>
>>
>> Patxi
>>
>
> ------------------------------------------------------------------------
>
>
> No virus found in this incoming message.
> Checked by AVG - http://www.avg.com
> Version: 8.0.176 / Virus Database: 270.10.12/1910 - Release Date: 2009/01/22 18:28
>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago