[itzul] Bana, bina... HUSNA
GOIKOETXEA G LANGARIKA, IRATXE
goikoetxea_iratxe a bildua eitb.com
Or, Urt 30, 11:55:27, CET 2009
Laxaro Azkunek 'husna'-ri buruz galdetu eta Bittor Hidalgok honela erantzun
dio:
[Azken aurreko oharra: Laxaro Azkunen HUSNAren gainean galdetzen zuen,
eta egia da, begiratuta, ez dudala tradiziozko adibiderik aurkitu (eta
ezta ere apenas Euskal Prosa Gaur edo XX. Mendeko Eskararen Corpus
Estatistikoan ere), baina Euskal Gramatika Lehen Urratsak-I-ek espres
dio (216 or.): "Bestalde, partiduetan eta, markagailuak 0-0 adierazten
duenean "husna" (edo "huts" eta "huts") esan ohi da." Eta niri ere, egia
esan, tradizio handirik gabeko izanda ere ez zait gaizki aurkitua (ben
trovato) iruditzen -EGLU-Ieko Gramatika Batzordeari ere ez bezala
dirudienez nolanahi-.]
Dirudienez, ordea, Gramatika batzordea ez dago ados erabilera horrekin. Hona
Jagoneten esandakoa:
Izenburua: -na (husna/hutsean)
Galdera: Atzizki distributiboaren erabileran, bana, bina, hiruna bezalakoen
ondoan (hiruna liburu oparitu dizkigute), gaitzetsi egiten dut husna
erabiltzea. Zuzen al nago?
Erantzuna: Gramatika batzordea zure iritzi berekoa da eta gaitzetsi egiten
du inongo tradiziorik ez duen husna forma hori.
Badira horren ondoan beste egitura batzuk, kiroletarako-eta egokiagoak
direnak. Adibidez:
Hutsean gelditu zen partida.
Huts eta huts egin zuten Errealak eta Alavesek.
Data: 2000/01/25
Erantzulea: Gramatika batzordea
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago