[itzul] Bana, bina... (sendos)
Alberto Martinez de la Cuadra
acuadra a bildua zamudiokoudala.net
Or, Urt 30, 14:50:51, CET 2009
Patxik gaztelaniazko esaldi honen gramatikaltasunari buruz galdetu du:
"Messi marcó sendos goles al inicio de cada tiempo.
Nire ustez, ez-gramatikala da. Arrazoia: "sendos" banakariak izen sintagma bi behar ditu esaldiaren barruan, eta biek pluralean egon behar dute (edo emendiozko juntagailuz lotutako singular bi ego gehiago). Izen sintagma bat banakaria txertatua dagoen izen sintagma da (sendos goles); bestea banakariarekin erreferentzialtasun lotura duen beste izen sintagma da. Esaldi horretan ez da betetzen hori.
Zalantza dut "sendos" eta "cada" banakariak esaldi berean jartzerik ote dagoen erreferentzialtasun hori izanik, eta bigarren izen sintagmak ez ote duen "sendos" banakaria txertatua dagoen izen sintagmaren aurretik joan behar (balio anaforikoa duelako). Baina horretaz ez nago oso ziur.
Alberto MC
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago