[itzul] Quedada

kris glass krissglass a bildua yahoo.es
Ast, Uzt 2, 08:57:26, CEST 2009


Ni ere ados nago. Halaxe erabili dut egin berri dudan berri batean: geratze(a). Gero, ahozkoan, bakoitzak erraz egokitu dezake bere ingurura (lotzea, geatzea, lotzia...). Nire iritziz...


kris


________________________________
De: "Arbizu Barona, Víctor" <varbizu a bildua cajavital.es>
Para: itzul a bildua postaria.com
Enviado: miércoles, 1 de julio, 2009 9:40:27
Asunto: Re: [itzul] Quedada

Egun on, lagunok!

    Nire ustez, 'geratzea' eta 'geldialdia' izan litezke ordain zabalenak eta errotu beharrekoak. Uste dut 'bilkura'k 'batzarre' kutsua duela, eta 'lotu' bizkaeraren eremu batean erabiltzen dela gehien.

    Agur bero bat,

                Bittor Arbizu

-----------------------



Date: Tue, 30 Jun 2009 13:28:48 +0200
From: Laxaro Azkune <laxaro a bildua gmail.com>
To: ITZUL <itzul a bildua postaria.com>
Subject: [itzul] quedada
Message-ID:
    <2ac4aa0c0906300428o2ebadc3m63d89de003ae9e5f a bildua mail.gmail.com>
Content-Type: text/plain; charset=ISO-8859-1

Arratsalde on!
Goiko hitz hori agertu zait egiten ari naizen lanean, 'quedar para salir'
eta 'quedada', gazteen hizkeran modako direnak nonbait, eta tamalez hain gazte ez garenoi urruti samar gelditzen zaizkigunak. Ea norbaitek baduen honi buruzko proposamenik. Aurrez mila esker, beti bezala.
Laxaro


      


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago