[itzul] Indiako sinesmen baten izena

Chris Searles csearles a bildua t-online.de
As, Uzt 14, 23:10:44, CEST 2009


India iparraldeko bidaiari buruzko artikulu bat irakurtzen ari nintzen hil
honen Tolosako "Galtzaundi"-n eta pixka bat harrituta geratu naiz hau
ohartzean: "Hinduak, Musulmanak, Sij-ak, Animistak, Budistak eta Kristauak."

Zer dira "Sij-ak" horiek? Zergatik ez da "Sijkak" esaten euskaraz, beste
hizkuntzetan bezala, adb. ingelesez "Sikh", pl. "Sikhs", alemanieraz "Sikh",
pl. "Sikhs", frantsesez "le Sikh" pl. "les Sikhs"?

Weborri honen arabera 

http://www.answers.com/topic/sikh

punjabieraz ere "sikkh" deitzen zaio sinesmen horren jarraitzaileari, eta ez
"sij".

Chris Searles




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago