[itzul] Revellín

Eneko Gotzon Ares enekogotzon a bildua gmail.com
Ast, Eka 4, 16:05:16, CEST 2009


On 04/06/2009, at 12:39, Elhuyar Fundazioa wrote:
> V-formako kanpo-eraikuntza, gotorlekuko zanga nagusiaren kanpoaldean…
XVI. mendean punta puntako gotorlekuen osagaietako bat.

Habsburgtarren inperioak, mende askotako askatasuna suntsituz Nafarroa  
harrapatu zuenean, harrapakin berria menperatzeko, tankera horretako  
gotor bat eraiki zuen: Iruñeako Ziudadela. Ageriko da konkista  
politikak Nafarroan eskuratu dituen emaitzak.

Denboran lehenago, Inperioak gauza bera egin zuen Gaztelan. Komunero  
abertzaleak suntsitu ostean (eta Bravo, Padilla eta Maldonado  
buruzagiak exekutatu ondoren), gaztelarrek bururik ez altxatzeko beste  
gotor bat eraiki zuen: Alkazarea. Geroztik, Toledoko alkazarea  
Inperioaren ikur da, zehazki, Espainia deitu izan duten bere  
mendebaldeko eskualdearena.
--
Eneko Gotzon Ares.
Donostia.
<enekogotzon a bildua gmail.com>.




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago