[itzul] Revellín

mmorris mmorris a bildua euskalnet.net
Or, Eka 5, 12:31:24, CEST 2009


Errabelin hitza, asmakeria izateaz gain, itsuskeria ere da, astakeria  
ez esatearren. Jatorrizkoa ez da frantsesa, italierazko "ravellino/ 
rivellino" baizik eta hori "riva" hitzetik omen dator (ibai-ertza) eta  
azkenean, latinezko "ripa" hitzetik)


On Jun 4, 2009, at 1:18 PM, Gotzon Egia wrote:

>> "errabelin" erabili dugu guk arkitekturako hiztegi batean (oraindik  
>> ez da
>> argitaratu). Ingelesez eta frantsesez "ravelin" da.
>
> Ahotik kendu didazu. Frantsesez (jatorrizkoa, ziurrenik) eta ingelesez
> bakarrik ez: egokitzapen ortografiko edo fonetikoak gorabehera,
> danieraz, alemanez, letonieraz, lituanieraz, nederlanderaz,
> polonieraz, portugesez eta suedieraz hala da.
>
> -- 
> Gotzon Egia
> gotzonegia a bildua gmail.com
> 43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago