[itzul] Motibazioa
odriozola a bildua euskalerria.org
odriozola a bildua euskalerria.org
Or, Eka 12, 19:28:36, CEST 2009
Arratsalde bero on denoi:
Proiektu bat idazten ari naiz, eta punturik garrantzitsuena
"motibazioa" da (motiboak edo zergatiak; alegia, zerk
bultzatu nauen proiektua idaztera). Hala ere, zalantza
sortu zait hitz horri ikusten dizkiodan bi adieren artean
(maiz gainjarriak). Batetik, hor azaldutako adiera duela
iruditzen zait; bestetik, interesarekin lotuago-edo ikusten
dut (ikasteko motibazioa, motibatuta egotea). Adiera bera
dira biak? Inolako beldurrik gabe idatz nezake "motibazioa"
(edo "proiektuaren motibazioa")?
Eskerrik asko aldez aurretik,
Igor
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago