[itzul] ER: Sepulvedaren testu bat
Patxi Petrirena
patxi a bildua elhuyar.com
Ost, Mar 4, 23:46:59, CET 2009
Luis Sepúlvedaren liburu hori euskarara itzuli berri samarra da, eta
aipatutako pasartea eta hona aldatzea pentsatu dut (pixkatxo bat
zabalago).
-Kaioa zara. Horretan txinpantzeak arrazoi du, baina ez beste ezertan.
Denok maite zaitugu, Zorion. Eta maite zaitugu kaioa zarelako, kaio
ederra. Katu zarela krazkatzen entzutean, ez zaitugu gezurtatu, zuk gu
bezalakoa izan nahi izateak atsegin ematen digulako. Baina diferentea
zara eta gogoko dugu zu diferentea izatea. Zure amari ezin izan genion
lagundu, baina zuri bai. Arrautza-azaletik irten zinenetik babestu
zaitugu. Gure maitasun guztia entregatu dizugu, zu katu egiterik behin
ere pentsatu gabe. Kaio nahi zaitugu. Maite gaituzula ere nabaritzen
dugu, adiskide gaituzula edota zure familia. Eta jakin ezazu goitik
beheraino harrotzen gaituena zurekin ikasi genuela: diferentea
estimatzen, errespetatzen, maitatzen ikasi genuen; zurekin. Oso erraza
da gure berdinak onartzea eta maitatzea, baina diferentearekin horixe
bera egitea oso zaila da, eta zuk lagundu zenigun egiteko horretan.
Kaio bat zara eta kaioaren patua behar duzu jarraitu. Hegan egin
beharra duzu. Lortzen duzunean, Zorion, zin egiten dizut zoriontsu
izango zarela; eta orduan guk zuretzat eta zuk guretzat ditugun
sentimenduak biziagoak eta ederragoak izango dira, zergatik?, eta
diferenteen arteko maitasuna izango delako.
-Beldur diot hegan egiteari -krazka egin zuen Zorionek zutik jarriz.
-Hori gertatzen denean zurekin izango nauzu -miau egin zuen Zorbasek,
burua miazten ziola-. Hala agindu zion zure amari.
Kaio gaztea eta katu handi, beltz eta gizena oinez abiatu ziren.
Katuak samurki zion burua miazkatzen, eta kaioak bizkarra zion hegala
zabalik estaltzen.
Luis Sepúlveda / Jesus Mari Mendizabal "Bizargorri": Kaio baten
historia eta hegan egiten irakatsi zion katuarena. Alberdania, 2007
(92.-93. or.)
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago