[itzul] sociedad mas igualitaria
Juan Garzia Garmendia
juangarzia a bildua gmail.com
Ast, Mar 5, 13:06:10, CET 2009
Iepa, Xabier:
Nahita ez dut eman ordainik, edo, hobeto esanda, ezinda: nik ez dakit
testuingururik gabe itzultzen. Are gutxiago, hitz bakartu bat. Eta, erre-are
gutxiago, izenondoa bada. Hala ere:
ZEHAZKIn "berdintasunezko" dator, ez "berdinzale". Ideologiaz ari bagina,
niri berdintsu litzaidake "ideologia berdinzale" zein (txnatxarik gabe)
"ideologia igualitarioa" ("indibidualista" darabilgun bezala, eta ez,
ustez, "gizabanakozale").
Hortik aurrerakoan, dagokionak jakingo du zer adierazi nahi edo behar duen:
"gora gizarte berdinzalea" ala "nahi dugu gizarte honek aurrera egitea
berdintasunari dagokionez". Luzeegia bigarrena? Tira: "Aurrera
berdintasunean". Laburregia? Ez dator ongi erdarazkoaren formatuarekin? Hor
konpon: molda dezatela erdarazkoa behingoz!
Esanahia itzuli behar baita, eta ez hitz hutsak.
2009/3/5 Aristegieta, Xabier <xabiera a bildua parlamento-navarra.es>
> Mezu interesgarria, Juan, zure guztiak bezala.
>
> Ikusi dut, bai, karikaturak egiten jardun zarela, baina ez dut inondik
> ikusi "igualitario" horretarako zure itzulpen-proposamena.
>
> Kontua ez da euskara "erdararen igualitarioago" egitea, baizik eta,
> pixkanaka, eta gure inguruko hizkuntza normalizatu guztiek egin duten
> bezala, euskara aberasten joatea. Noiz edo noiz zirkunlokioren bat, bale.
> Beti zirkunlokioekin ibiltzea, ez.
>
> Alegia, harako hark aipaturiko "tornuia", gogoan ederki izango duzunez.
>
> Egun ona pasa,
>
> Xabier
>
>
>
> -----Mensaje original-----
> De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En
> nombre de Juan Garzia Garmendia
> Enviado el: jueves, 05 de marzo de 2009 10:09
> Para: ItzuL
> Asunto: Re: [itzul] sociedad mas igualitaria
>
> Itzulpengintzan "artisautza"n ibili beharrik ez izateko, hobe honela,
> ezta?:
> "Soziedade gehiago igualitario bat".
>
> Euskara erdararen igualitario(ago) egingo genuke hala, eta mekanikoena
> bezain mekaniko bihurtuko itzultzaile-lana.
>
> Itzultzaile (arrazoi onez) aspertuaren paradisu edo arkadia horrek, ordea,
> arazo bat du: ez da existitzen itzulpen benetan literalik: "Bat soziedade
> plus igualitario".
>
> Halakorik lortuko bagenu, hala ere, bidenabar, diglosia bera ere gaindituko
> genuke; azpitik gainditu, alegia: itzulpen-euskara guztiz igual hori erdara
> bailitzateke, eta kito ("k" eta "tx" grafiak gorde genitzake
> etnia-ikurtzat,
> eta agur-hitz batzuk, jakina). Eta hor bai arrazoia ematen diedala halako
> errezetak ematen dituztenei: askoz ere arazo gutxiago genuke.
>
> Bide batez, nik artisau-arazo mordoarekin jarraitzen baitut: berez (baina
> arbitrariotasunaren txapeldun gara), gizarte bat soilik "berdinzale"
> izateak
> ez du bermatzen (hemen hitzez ari naiz, baina bestela ere) berdintasunik
> edo
> parekotasunik dagoen gizarte bat denik hori, eta motz geratzen da, beraz,
> "berdinzale" "igualitario" adierazteko (hitz polita izateak engaina
> gaitzake, askotan bezala).
>
> Azkenik (alde bietara "egurra": barkatu), guztiz desegokia iruditzen zait
> (jatorrada kaltegarri tipikoa) halako testuinguruetan "bat" "-a" bihurtzea.
> Ematen du beldurrez gaudela nahikoa jatortzat har ez gaitzaten, eta,
> horretarako, "-tzen" eta "bat" guztiak edo gehienak bihurtzen ditugula,
> itsu-itsuan, badaezpada ere, "-tu" eta "-a".
>
> Ez dakit horixe den gure jatortasunaren giltzarria, baina esanahia ere
> kontuan hartu beharko genuke tarteka, eta hor, "una"k eta "bat"ek
> adierazten
> dute halako gizartea egiteko dagoela oraindik: berdintasuna nagusiago
> IZANGO
> DEN gizarte BAT.
>
> Jakina, testuinguruaren eta artisau bakoitzak aukeratzen duen
> itzulpen-moldearen arabera, gerta liteke ez izatea "bat" aukerarik onena,
> baina kontrako adostasunak ikaratu nau, inor ez baita ausartu hor "bat" bat
> bera ere erabiltzera.
>
> Txantxan esanak txantxan hartu, eta iritziak iritzitzat.
> 2009/3/4 Aristegieta, Xabier <xabiera a bildua parlamento-navarra.es>
>
> > Nik ere "berdinzale"ren bidetik joko nuke.
> >
> > Funtsean, arrazoi hauengatik:
> >
> > 1.-Ez zaidalako iruditzen euskarazko terminologia edo hiztegia garatzeko
> > bide egokia denik gainerako hizkuntzetako hitzei behin eta berriro
> > zirkunlokuzioen bitartezko ordaina ematea.
> >
> > 2.-Zirkunlokuzioak maiz problema-iturri besterik ez direlako, esaldietan
> > txertatzen direnean, eta horrek itzultzailea behartzen duelako etengabeko
> > artisautza/moldaketa lan alferrikakoetan ibiltzera, hitz bakarra erabiliz
> > ederki asko ekiditen direnak.
> >
> > 3.- "Sociedad más igualitaria"ren ordez, "sociedad igualitaria" balitz,
> > problema sortzen da: "berdintasunetik gertuago dagoen"? "berdintasunean
> > bertan dagoen"? "Bere baitako berdintasuna iritsi duen eta berdintasun
> hori
> > sustatu ere egiten duen"? Ez dakit; niri behintzat, bide problematikoa
> > iruditzen zait hori.
> >
> > Ondo izan,
> >
> > Xabier
> > -----Mensaje original-----
> > De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En
> > nombre de p-etxezarraga a bildua ej-gv.es
> > Enviado el: miércoles, 04 de marzo de 2009 12:30
> > Para: itzul a bildua postaria.com
> > Asunto: Re: [itzul] sociedad mas igualitaria
> >
> > "gizarte berdinzaleagoa"
> >
> > -----Mensaje original-----
> > De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En
> > nombre de emakunde.administracion5 a bildua ej-gv.es
> > Enviado el: miércoles, 04 de marzo de 2009 12:00
> > Para: itzul a bildua postaria.com
> > Asunto: [itzul] sociedad mas igualitaria
> >
> >
> >
> > Nola esango genuke "una sociedad más igualitaria"?
> >
> > Mila esker
> >
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago