[itzul] Show Food

LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER larrinaga_asier a bildua eitb.com
Al, Mar 16, 16:58:10, CET 2009


	"Slow Food" nazioarteko erakunde bat da. ETBren Sustraia saioan
hainbeste bider azaldu da. Hona zelan aurkeztu zen 2003ko azaroaren
hasierako programan, Donostiako ordezkaritza ireki zuenean.

	«Slow Food nazioarteko erakundea da, 80.000 bazkide ditu mundu osoan
eta 600 ordezkaritza han eta hemen. Ongizatea eta elkarbizitza mundu osoan
bultzatzea du helburu; batez ere, elikagaiei ematen die garrantzia: tokian
tokiko abereak eta landareak babestu, produktuak eta ekoizleak sustatu,
edota han-hemengo errezetak eta tradizioak bildu eta jasotzen ditu. Horrez
gain, arreta berezia ere jartzen die desagertzeko arriskuan dauden
produktuei (kalitatekoak eta tradiziozkoak badira)».

Asier Larrinaga



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago