[itzul] evento

Aixe, S.L. aixe a bildua ctv.es
Ost, Mar 18, 17:10:40, CET 2009


> Zoritxarrez, evento ez da zuzentzailearen apeta,
> Monsantos enpresak eta beste batzuek euren
> "asmakizun" genetikoak izendatzeko darabilten terminoa.

Arrazoia, Karlos. Asteburu luzearen atariko presakako lanen zurrunbiloan 
murgilduta egonagatik, oraintsuko hainbat irakurketatan kezka eragiteko 
moduko albisteak ekarri dizkidan gai horretan laguntzeko lehiak bultzatuta, 
erantzuteari ekin diot... eta ez diot behar bezainbateko arretaz erreparatu 
hasierako mezuari: hor garbi zioen «behin baino gehiagotan» azaltzen zela 
terminoa. Alde horretatik ere ez dirudi, hortaz, nahi gabeko akatsa denik.

Asteburu on guztioi,

Xabier

___________

Xabier Armendaritz
AIXE itzulpen eta zerbitzuak
Biltzar Nagusiak, 11, behea
01010 GASTEIZ




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago