[itzul] bolus de inducción - hasierako bolus

Ainhoa Caballero a_c_hualde a bildua yahoo.es
Ost, Mar 25, 08:33:26, CET 2009


Weo ekipo!
Barne-medikuntzan dabilen eta lagun handi dakaten mediku entzutetsu bati hots egin nion. 
Unitate terminologiko honen gain aritu ginen eta zera azaldu zidan: "de inducción" horrek gaixoari tratamenduaren hasieran ematen zaion lehen bolus edo txutea dela. Hau da, pazientea minarekin badago, hari minak kolpetik arintzeko lasaigarri-dosi majoa sartuko litzaioke zain barnetik, zuzen eta denbora gutxian (horixe litzateke "bolus de inducción"). Gero, behin gaixoa lasaiturik, haren egoerara egokituriko tratamendu "leunagoa" ezarriko litzaioke.
Hasierako bolus emango zenukete euskaraz?
Esker mile berriz ere, 
Ainho

--- El mar, 24/3/09, Eneko Gotzon Ares <enekogotzon a bildua gmail.com> escribió:


De: Eneko Gotzon Ares <enekogotzon a bildua gmail.com>
Asunto: Re: [itzul] bolus de inducción - medikuntzan
Para: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Fecha: martes, 24 marzo, 2009 11:41



On 24 mars 09, at 18:27, Ainhoa Caballero wrote:

> "inducción" horrek zeri egiten dion erreferentzia…

Informazio ezean, soilik adieraz diezazuket, adibidez, anastesia "eragiten" dela (<inducción a la anestesia>).

Ez zait gehiagorik otutzen… :(

Eneko Gotzon Ares.
Donostia.
<enekogotzon a bildua gmail.com>.




      


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago