[itzul] Administrazioa / adminsitrazioa

Elhuyar Fundazioa elhuyar a bildua gmail.com
Ast, Mar 26, 11:20:14, CET 2009


Nire ustez, letra larriz idaztekoaz ari da testua, hau da,
botere-antolamenduari buruz ari da, garbi.

Alfontso Mujika
Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak

2009/3/26 MAITE IMAZ <maiteimaz a bildua clientes.euskaltel.es>

> “Ez dakigu zenbaterainoko aldaketak egongo diren
> Administrazioan/administrazioan, Eusko Legebiltzarrerako azken hauteskundeen
> emaitzak ikusita.”
>
>
> Zalantza daukagu kasu horretan hitz generikoa ote den, eta beraz letra
> xehez idatzi beharrekoa, ala Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren LETRA
> LARRIAK erabiltzeko  irizpideak  liburuan (50. orrialdea) adierazten den
> bezala botere-antolamendu baten edo haren mendeko zerbitzu publikoak
> adierazteko termino gisa ulertu behar den, eta beraz, letra larriz idatzi
> behar ote den.
>
>
> Maite Imaz
>



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago