[itzul] Administrazioa / adminsitrazioa

Irizar, Ander airizar a bildua parlamento-navarra.es
Ast, Mar 26, 12:28:18, CET 2009


Kasu horretan, administrazio jakin bati buruz ari denez, irizpide horiek aplikatuta, larriz beharko luke, nik uste.

Nafarroako Parlamentuan, oraintsu hasi gara EIMAren irizpide hori erabiltzen. Orain arte, urtetan, "administrazio" xehez ematen aritu gara, EHAA/IVAPen bidetik (ustez). Kontua da bide berriari heldu eta segituan hasi garela irristaka! EIMAren liburuan ageri den irizpidea aplikatuz, nola jokatu beharko litzateke honako hauetan?:
- Administración Educativa/educativa: Hezkuntza Administrazio, Hezkuntza-administrazio, Hezkuntza-Administrazio, beste moduren batera.
- Administración Tributaria/tributaria: Tributu Administrazio, Tributu-administrazio, Tributu-Administrazio, beste moduren batera.
- Administración Central/central: Administrazio Zentrala, Administrazio zentrala.
- Administración Núcleo/núcleo (Nafarroako kontu bat): Administrazio Erroa, Administrazio erroa (uste dut "erroa" dela).

Ander Irizar
Nafarroako Parlamentua


-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de MAITE IMAZ
Enviado el: jueves, 26 de marzo de 2009 10:38
Para: 'ItzuL'
Asunto: [itzul] Administrazioa / adminsitrazioa

"Ez dakigu zenbaterainoko aldaketak egongo diren Administrazioan/administrazioan, Eusko Legebiltzarrerako azken hauteskundeen emaitzak ikusita."


Zalantza daukagu kasu horretan hitz generikoa ote den, eta beraz letra xehez idatzi beharrekoa, ala Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren LETRA LARRIAK erabiltzeko  irizpideak  liburuan (50. orrialdea) adierazten den bezala botere-antolamendu baten edo haren mendeko zerbitzu publikoak adierazteko termino gisa ulertu behar den, eta beraz, letra larriz idatzi behar ote den.


Maite Imaz



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago