[itzul] Administrazioa / adminsitrazioa
Elhuyar Fundazioa
elhuyar a bildua gmail.com
Ast, Mar 26, 14:13:07, CET 2009
Esango nuke baietz, Gobernua ere letra larriz idatziko genukeela (nukeela).
EIMAren letra larriei buruzko testuan, honela jarri genuen:
<Gaur egungo nahiz antzinako era guztietako erakunde publiko nahiz pribatu,
instituzio, enpresa, sozietate, elkargo, alderdi politiko, sindikatu,
elkarte eta antzeko taldeen izena osatzen duten hitz nagusiak letra larriz
hasita idazten dira. Askotan, erakundeen izen generikoak (fundazioa,
erkidegoa, unibertsitatea, elkartea, erakundea...) erakundeen izenaren parte
dira eta, ondorioz, larriz idazten dira haiek ere. Adibideak:
(...) Nafarroako Gobernua; Frantziako Gobernua (...)>
Bestalde, Ander Irizarrek aipatzen dituenei buruz:
Administración Educativa/educativa: Hezkuntza Administrazio,
Hezkuntza-administrazio, Hezkuntza-Administrazio, beste moduren
batera.
- Administración Tributaria/tributaria: Tributu Administrazio,
Tributu-administrazio, Tributu-Administrazio, beste moduren batera.
- Administración Central/central: Administrazio Zentrala,
Administrazio zentrala.
- Administración Núcleo/núcleo (Nafarroako kontu bat): Administrazio
Erroa, Administrazio erroa (uste dut "erroa" dela).
Letra larrien irizpideei buruzko testuan, honela zehaztu genuen
<administrazio> hitzaren erabilera:
<(...) Haren barneko atalak ere letra larriz hasita idazten dira. Adibideak:
Eusko Jaurlaritzaren Osasun Administrazioaren ordezkariek ere parte hartu
dute.
Ogasunaren eta Justizia Administrazioaren organoen arteko harremanak.>
Beraz, EIMAren irizpideak aplikatu nahi izanez gero, honela jarriko nituzke
Ander Irizarrek aipatzen dituen adibideak:
- Hezkuntza Administrazioa
- Tributu Administrazioa
- Administrazio zentrala (probintziako Administrazioa, EAEko
Administrazioa...)
- "Administración Núcleo" hori ez dakit zer den, eta ez naiz ausartzen
itsuan ezer esaten.
Azkenik, Carlosek, aurreko mezu batean, Europako Batasuneko gaztelaniazko
itzultzaileen Libro de estilo interinstitucional delakoak jasotzen duena
aipatu du.
Gaztelaniaz (ere) gauzak batere argi ez dauden seinale, hona hemen zer dioen
José Martínez de Sousak orototipografo ospetsuak *Diccionario de uso de las
mayúsculas y minúsculas* liburuan:
<*administración*. "Equipo de gobierno que actúa a las órdenes de un
presidente". Se escribe con mayúscula inicial: l*a Administración* (el
Gobierno); *la Administración Clinton; la Administración del Estado*.
También se aplica la mayúscula a las grandes divisiones en que se
especializa la Administración: *Administración autonómica; Administración
central; Administración económica; Administración de Justicia;
Administración militar; Administración municipal; Administración provincial;
Administración general del Estado, Administración pública*. (...)>
Alfontso Mujika
Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak
2009/3/26 <karlos_del_olmo a bildua donostia.org>
>
> Eta Maitek jarritako adibidean administrazioa barik, gobernua jarri izan
> balu? Ez dut uste letra larriz idatziko genukeenik... Benetan erakundez ari
> da, alegia, izaera juridikoa duen Administración del País Vasco delakoaz?
>
> Karlos del Olmo
> karlos_del_olmo a bildua donostia.org
> 943424286
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago