[itzul] wordfast eta teklatua
Elena Garcia Berasategi
elena a bildua eleka.net
Or, Mar 27, 14:40:27, CET 2009
Kaixo,
Karlosek esan duen bezala, posible da teklatuaren ezarpenak aldatu izana.
Hori konprobatzeko, begiratu ea ataza-barran (dokumentuak minimizatzean
geratzen diren tokian) eskuinaldean 'EU' edo 'ES' azaltzen diren.
Teklatuaren hizkuntza bistan izango ez bazenu, ataza-barran saguaren
eskuineko botoiarekin klik egin, tresna-barrak eta 'barra de idioma'
aktibatu.
'EU' edo 'ES' horren gainean saguaren eskuineko botoiarekin klikatzen
baduzu, ezarpenetan sartzeko aukera izango duzu. Bertan, teklatuaren
hizkuntza 'gaztelania' hautatu, eta Wordfastekin ibiltzen bazara, Hobespenak
> Tekla ezarpenak atalean sartu eta 'Sarrerako hizkuntzen laster-teklak'
desgaitu. (batzuetan Wordfastek erabiltzen dituen laster-teklekin
hizkuntzaren aldaketa gertatzen da)
Hori ez bada, zehaztasun gehiago emanda igual... portatila/PCa? Windows/MAC?
Wf bertsioa?
Elena
-----------------------------------------------------------------
Elena Garcia Berasategi
Eleka Ingeniaritza Linguistikoa
Zelai Haundi Kalea, 3
Osinalde Industrialdea
20170 Usurbil
Tlf: 943 377225 / Faxa: 943 365923
elena a bildua eleka.net / www.eleka.net
-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren
izenean: karlos_del_olmo a bildua donostia.org
Bidaltze-data: ostirala, 2009.eko martxoak 27 13:46
Nori: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] wordfast eta teklatua
Hainbat gauza izan daitezke. Errazena: laneko memoriaren hizkuntz ezarpena
eta teklatuarena (edo Wordekoa) bat ez etortzea. Baina auskalo!!!
Karlos del Olmo
karlos_del_olmo a bildua donostia.org
943424286
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago