[itzul] inara, enara

Taberna Irazoqui, Miguel (Itzultzailea:NAO/BON) mikel.taberna.irazoqui a bildua cfnavarra.es
Or, Mar 27, 15:11:50, CET 2009


Nik ere ez dakit ba ote dagoen sarean forma hauek aurkitzeko modurik, baina eskura daukat OEH eta bertan dator, bai, "inara", "enara" sarreraren barrenean.
Honela dator:
inara (G-nav, AN; -nh- L, BN-baig; SP, H)

Mikel
(lantokitik ari naiz eta etxera joateko ordua dugu; asteburu on!)





-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de Luistxo Fernandez
Enviado el: viernes, 27 de marzo de 2009 14:32
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: [itzul] inara, enara

Jakin nahi nuke ea 'inara' forma baden modu estandarrean 'enara'
esaten diogun txori horren beste izen bat, aldagai dialektal edo
historikoren batean...

suposatzen dut Orotariko Euskal Hiztegian datorrela erantzuna, baina
nik ez ditut eskura liburuki berde eder horiek, eta hortaz, beste
galdera gehigarri bat:

- bada sarean modurik euskarazko hitz baten forma dialektal eta
historikoen bilduma ematen dizuna?

'enara' bilatu eta aldagaiak topatzeko.
hurrengo zalantza sortzen zaidanean zuzenean kontsultatzeko moduko zerbait...

Eskerrik asko aldez aurretik
Luistxo



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago